Josu Imanol Unanue
2012ko Ekainaren 15a
Badirudi Iparraldeko hauteskundeetan, EH BAIk emaitza onak lortu dituela, eta horren adierazle izan daiteke Hego Euskal Herriko egunkari batzuetan eman den isiltasuna.
Ezin ahaztu baita, egun batzuk aurretik Espainako barne ministroak egindako adierazpenak, Hego Euskal Herriko errolda bera aldatzearen aldekoak. Zelan ez, helburu batekin, hauteskundeak eurek irabaztea, bai ala bai.
Agian erratuta egongo naiz, baina Iparraldeko emaitzak kontuan izanda, baita EH Bilduk Hegoaldean izan zezakenak ere, gure betiko etsaiak hasi dira beldurtzen. Hori dela eta, orain guri dagokigu hori ondo lantzea.
Ez da erraza izango, PPkoak, betiko faxistak, prest baitaude edozer egiteko; hori diote behintzat. Euren esanetan, milaka lagun daude hor nonbait, hemendik gustura joan arren, prest daudenak gure etorkizuna herri aske gisa baldintzatzeko. Zalantza barik, Espainar kolonialismoaren aurrean gaude eta egunero bizi dugun zapalketa mantentzea nahi dute. Egia esan, Euskaldunok ohituta egon beharko genuke holako jokoetara, ilegalizazioak eta putxerazoak betidanik pairatu ditugulako. Hori ez da al da Espainar demokraziaren oinarrietako bat?
Horrexegatik jakitun gaude frankistak behin eta berriro saiatuko direla iruzurra egiten. Orain, jakitun gaudenez eta ikusirik zer dagoen eta horrelako jendeari beldurra zerk eta nork eragiten dien, argi dago hurrengo hauteskundeetan noren aldeko botoak izango duen balioa eta norenak ez. Barne ministroak ondo adierazi duen gisa, ezker abertzalea da bere etsai bakarra. Gu, beralako faxisten aurka, betidanik gaudenez, aurre egin behar diegu. Hurrengoan eta beti, STOP faxismoari!! •




