Bioterra
2012ko Maiatzaren 18a
Bioterra 2004an egin zen lehen aldiz eta, harrezkero, Produktu Ekologikoen, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak emaitza positiboak izan ditu bere parametro guztietan. Ibilbide horri esker, Gipuzkoako garrantzitsuenetako bat bilakatu da azoka hau, baita Estatu espainol osoko erreferentzia-azoka ere.
Oraingoa bezalako krisi garaiotan hazten jarraitzeak erabat finkatutako hitzordua dela eta sektorean izen ona duela adierazten du. Hau da, Bioterra sektorearen tratamendu profesionala bilatzen duten erakusketarien premiei erantzuteko gai dela frogatzen du, baita egunetik egunera informatuago dauden eta iraunkortasunaren alorrean gero eta gehiago dakiten bisitarien beharrei erantzuten diela ere.
Bioterraren historia orain bederatzi urte hasi zen. Hala, Bioterra eta azoka bultzatzen duen Ficoba Gipuzkoako erakustazoka garai berean sortu ziren. Ficoba proiektu jaioberria zen garai horretan, azoken alorrean –goraka ari ziren sektoreak aintzat hartuz– eremu berriak zabaltzen saiatzen ari zena.
Garai hartan, ekologiaren inguruko kultura mamitzen hasia zen. Testigantzazkoak ziren artean kontsumo hari zegozkion zifrak, baina ikerketen arabera, gora egingo zuen, zalantzarik gabe.
Horrek guztiak ekarri zuen Bioterraren lehendabiziko edizioa. Azokaren garapenari eta normalkuntzari laguntzeko formula bezala, batez ere, trataera profesionala emango lukeen azoka baten aldeko apustua egin zen, sektoreko ordezkariekin lankidetza estuan egin ere.
Gaur bezala orduan ere, profesionalen kezketako bat ekologikoak ziren produktuak eta ez zirenak argi bereiztea zen. Lehen unetik definitu zen Bioterra azoka erabat ekologiko bezala: parte-hartzaile guztiek aurkeztu behar dute –parte hartuko badute– beren produktu eta zerbitzuei dagokien egiaztagiri ekologikoa.
Baina sektoreak beste urrats bat egitea eskatzen zuen, eta dibulgazioan lehen mailako tresna ikusten zuen ekologiaren benetako dimentsioa argitzeko. Horregatik dauka Bioterrak alderdi dibulgatzaile markatu hori, erakusketa bera bezain alderdi garrantzitsua; izan ere, helburua da azoka profesionalarentzako zein kontsumitzailearentzako prestakuntza, informazio-foro bat izatea, baita ezagutza eta negozio estrategiak elkartrukatzeko leku bihurtzea ere.
Erakusketa gunea eta ekologiaren inguruko kultura zentzurik zabalenean hartzen duten dibulgazioko eta kalitatezko jarduera paraleloak elkarrekin konbinatzea da Bioterraren ezaugarrietako bat eta arrakastaren arrazoietako bat, arrakasta horrek inguru hurbilean eragina izan duelarik: esate baterako, Estatu espainol osoko erakusketarien artean duen oihartzun zabalaren ondorioz sortzen duen eragina. Horren erakusle da Bioterra egitearen ondorioz Bidasoaldean eta inguruetan beste gauza batzuen artean 700 gau-igarotze egingo direla.
Bioterra 2012: 100 erakusketari eta jarduera baino gehiago
Aurten ere Ficoban da Bioterra, publiko zabalari kontsumo jasangarriagoa eta inguruarekiko begirune handiagokoa bultzatzeko aukera ematen dioten bizi, produktu eta zerbitzu aukera erakusteko helburuarekin.
Bioterrak erakusketa eremu zabala izango du, erakustazokako hiru pabiloiak hartzen dituena, bakoitza –ohikoa bilakatu den moduan– tematika desberdinetara eskainia. Bioterra gunean erabat ekologikoak diren produktuak eta zerbitzuak egongo dira ordezkatuta; Naturall gunean osasunarekin eta ongizatearekin loturikoak; eta Geobat gunean bioeraikuntza eta energia berriztagarriak izango dira protagonistak.
Etengabe ari da hazten ingurumena, iraunkortasuna eta produktu ekologikoekiko interesa. Hori ondoriozta daiteke aurten erabat ekologikoak diren produktu eta zerbitzuei eskainitako gunea zenbat handitu den ikusita. Ficobako 2 pabiloia txiki geratu da eta Bioterra gunea 3 pabiloira, alegia Ficobako handienera, eraman behar izan da.
Jarduera paraleloak
Bioterrak aurten ere ahalegin berezia egin du jarduera berezien programa zabala prestatzeko; programa horrek xede bikoitza du, ludikoa eta dibulgatzailea, erakusketa eremua osatzen duena. 50etik gora dira bisitariak aurki ditzakeen proposamenak eta programa zabala dago horietan jasoa: hitzaldiak, mahai inguruak, proiekzioak, tailerrak, ikastaroak eta erakusketak.
Bioterrak ekainaren 1etik 3ra zabalduko ditu ateak, 10.00etatik 20.00etara bitartean, etenik gabeko ordutegian.
http://bioterra.ficoba.org




