-
Sei urte daramatza Parliament Squaren bakearen alde greba egiten. «Sistematik guztiz kanpo» dagoela adierazten du. Bere tresna kapitalista bakarrak telefono mugikorra -«jendearekin komunikatzeko»- eta autobus txartel bat -«hara eta hona bidaiatzeko»- direla esaten du. Ez du erretzen ezta edaten ere. Kanpin denda batean bizi da, «Doctor Who» telesail ingelesean azaltzen den telefono kabinaren itxura duen bulegoaren ondoan. GAUR8k bisita egin dio bere borrokaren berri izan eta Britainia Handiko adierazpen askatasunaren egoera aztertzeko. Hona hemen bisitaren kronika moduko bat.
Maider Lacalle
2012ko Otsailaren 03a
Maria Gallastegui 1936ko Gerra Zibilaren garaian Ingalaterrara iritsitako etorkin bilbotar baten alaba da. Emakume handia da, eta, gainera, egunotan Londresen dugun hotzaren eraginez ezinbestekoak suertatzen diren arropa geruzek bere irudia handitzen dute. Ama eta amona den emakume honek hamar urte inguru daramatza jada Britainia Handiko Erresuma Batuko Parlamentuaren aurrean protesta egiten, Peace Strike izena duen, eta berak zuzentzen duen, mugimenduarekin batera.
Hasiera batean, tarteka besterik ez zion bisita egiten hiriburuko erdialdean, Westminsterren, dagoen Parliament Square izeneko plazari. Baina gauzak aldatu egin ziren Gallastegiren konpromisoa sakonagoa egin zenean. Azkenik, 2006. urtean bertan era iraunkorrean finkatzea erabaki zuen: «Hona 2001. urtean etorri nintzen lehendabiziko aldiz. Brian Haw ezagutu nuen orduan eta 2002tik aurrera bera ideologikoki babesteko erabaki tinkoa hartu nuen», adierazi digu, sutsu, Gallasteguik.
Ekintzaile ezaguna
Britainia Handiko bakearen aldeko ekintzaileen artean oraindik ere ozen entzuten den izena da Brian Haw aktibistarena. 2010. urtean galdu zuen ziur aski bere bizitza osoan borrokatu behar izan zuen gudarik garrantzitsuena: biriketako minbizi batek eraman zuen. Ekintzaileak Berlingo erietxe batean igaro zituen azken hilabeteak. Bertara joana zen tratamendua jasotzera. Ordura arte, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, Irakeko okupazioaren aurkako borroka gogorrean aritu zen hemen bertan, Gallasteguik hartu gaituen leku berean. Emaztea eta Haw banandu ere egin ziren borroka horren eraginez.
Brian Haw ekintzaileak 2001eko ekainaren 2an eman zion hasiera bere protestaldi publikoari. Egun horretan jarri zuen «kanpamendua» Parliament Square plazan. Era obsesiboan egiten zuen protesta. Irak eta Afganistan bezala okupatuta dauden herrialdeetako umeen mina eta sufrimendua barru-barruan sentitzen zituen. Haur horiek ere bere seme-alabek zeukaten bizitza zoriontsua izan zezaten nahi zuen, beste ezer baino gehiago. Bederatzi urte egin zituen Haw ekintzaileak, kanpin denda eta guzti, Britainia Handiko erabaki garrantzitsuenak hartzen dituztenen aurrean, Parlamentuaren aurrean alegia. Ondo ezagutzen zuten batzuek ziotenez –Interneten ere nabarmen geratzen da–, bere itxurak gogor sufritu zituen borroka etengabe horren ondorioak. Zahartuta zegoen azken urteetan, fisikoki erabat ahulduta.
Hala ere, izugarri handia zen Brian Haw ekintzailearen itzala. Britainia Handian oso ezaguna den Banksy artistak berak ere bere web orrialdean agur moduko ilustrazio bat eskaini zion, ekintzailearen heriotzaren berri izan zuenean.
Autobus gidaria
Maria Gallastegui erabat identifikatu zen Haw ekintzailearekin. Bere ideiak eta nahiak aktibista ezagunaren ideia eta nahietan islatuta ikusi zituen. Gudek utz ditzaketen zauri psikologiko eta fisikoez kontziente egin zen. «Traumak sufritzea tokatu izan zait nire bizitzan eta ez dut inork traumarik pasatzerik nahi, ezta nire arerio gogorrenak ere. Bizitza nahikoa latza da den modukoa izanda ere, eta, beraz, nahita egiten den mina ekidin behar dugu ahal den heinean», esan digu etenaldi luze baten ostean, bere indarra nondik ateratzen duen ondo esplikatu ahal izateko hartutako etenaldiaren ondoren alegia.
Protesta egiteko asmo indartsuak, bere lanpostua uztera –autobus gidaria zen– eta kanpin denda Londres hiriko erdigunean jartzera eraman zuen Gallastegui. Manifestariek belarra nagusi den eremua okupa ez dezaten oraindik ere hesituta dagoen lur zatiaren aurrean emandako sei urteak, baina, ez dira ez batere errazak izan. Kanpin denda batean bizi eta lo egiteak ekartzen dituen zailtasun guztiez gain, iskanbila ugari izan ditu Gallasteguik urte horietan guztietan ondoan izan dituen gainontzeko manifestariekin: «Hemen egon diren protesta taldeak ez daude ados bata bestearekin eta mugimendua nolabait zatitu egin da».
«Brian Haw eta berarekin lan egiten zuen Barbara Tucker nire mugimenduaren aurka egon dira ia hasiera-hasieratik», esan digu. Garai batean miretsi zuen ekintzailea, aurka jarri zitzaion berehala Gallasteguiri. Berarekin egon ginen egunean Parliament Square plazan ikusi genuen Barbara Tucker bera ere. «Nire kanpamendua Poliziak bultzatutakoa dela esan izan dute, baita zerbitzu sekretuentzat lan egiten dudala ere», azaldu digu erdi irribarretsu.
Bat egin ezinik
Oso garbi ikusi dugu elkarrekin arazoak izan dituztela Gallasteguik eta Tuckerrek, baita, bere garaian, Hawekin berarekin ere izan zituela. Gallasteguirekin hizketan ari garela, elkarrizketaren erdian, Tucker ikusi dugu gure albotik pasatzen. Gallasteguiren aurpegiak beldur itxura hartu du egoera horretan. Tentsio handia sumatzen da hain turistikoa den eta Big Ben ezagunaren aurrean dagoen Parliament Square plazan. «Batzuetan, zer edo zer gaizki egiten duzunean, lagunek txarto aritu zarela esan behar dizute eta hori da Brianekin egin nuena; irainez beteriko hizkuntza erabiltzen zuen Poliziaren aurka eta nik argi esan nion ez nengoela ados. Ordudanik haiekin [Poliziarekin] nengoela uste izan zuen berak».
Tamalgarria da benetan horrenbesteko historia duen mugimendua –Brian Haw lehenik eta Democracy Village eta Peace Strike gero– horrelako kontu penagarriez josita egotea. Irakurleren batek pentsa dezake hain handia den kausa edo borroka baten aurrean (beraien onura besterik bilatzen ez duten korporazio handiek bultzatutako guden eta negozio zikinen aurka egitea), elkarrekin lan egin behar dela eta ez lagunaren aurka, korporazio handi horiei mesede eginez.
Joan den urtarrilaren 17an kanporatu zituen Poliziak Parliament Squaretik manifestari gehienak, gutxi batzuk izan ezik. Maria Gallasteguik bertan jarraitzen du epaileek hala erabakita, berak bere garaian plazan egoteko baimena eskatu zuelako. «Brianek eta beste manifestari askok ez zuten baimena eskatu nahi izan», gogorarazten du Mariak. Haw beraren kanpin denda eta pankartak ekintzailea hil eta gutxira kendu zituen Poliziak, inongo eskrupulurik gabe, nahiz eta manifestari eta pertsona ezagun askok aktibistaren ondasunak bertan mantentzea nahi zuten, ekintzaileak egindako lanari eskainitako monumentu gisa.
Erreginaren 60 urteak
Gallasteguiren ahaleginaren etorkizuna ere ez dago batere argi. Martxoan Auzitegi Nagusiaren aurrean aurkeztuko da, plazan kanpatuta jarrai dezakeen jakiteko. Britainia Handiko Gobernuak 2011n onartutako PRASRA (Police Reform and Social Responsibility Act) legeak ez die manifestariei Parliament Square bezalako leku publikoetan kanpatzen uzten.
Aurki egingo diren Olinpiar Jokoek eta Erreginaren omenezko Diamond Jubilee festak (Elisabet II.a erreginak agintean 60 urte egingo dituela-eta antolatzen ari direna) zer ekarriko duten ere ikusi beharko da. Izan ere, aipatutakoak bezalako ospakizunek PRASRA legearen antzeko ekimenak aurrera ateratzea erraztu izan dute maiz, eta Londres –Europako hiririk finantzarioena– ez da salbuespena izango. Hori gutxi balitz, gainera, Cameron eta Cleggen gobernua eta Boris Johnson hiriko alkate kontserbadorea gogor ari dira metropoliko statu quoaren aurka agertzen den edonoren aurka; protesta mugimendu oro desagerraraztea da azken helburua.
Duela gutxi irakurri genuenez, begirale batek estatu demokratiko baten maila neur dezake hiriburuko leku publikoei begiratuta. Londreseko Parliament Square plazan bost manifestari baino ez dira geratzen gaur egun; Maria Gallastegui da horietako bat.
Plazako manifestariak kanporatu zituzten aurrena, eta, egun bat geroago, Occupy mugimenduak St Paul’s katedralaren aurrealdean geratzeko eskubidea galdu zuen auzitegietan. Gaur goizean bertan, gainera, Londreseko okupazio mugimendua depresio sakonean murgilduta esnatu da: UBS bankua okupatzen zuten gizabanakoak kanporatu egin ditu Poliziak goizaldean, bortizki gainera, Interneten ikus daitekeen moduan.
Gallasteguik gerraren aurkako borrokan aurkitu zuen bere mamu pertsonalei aurre egiteko bidea. Horren aurretik, Haw berak espiritu asko astindu zituen hedatu zituen ideia deserosoekin. Occupy London edo Britainia Handiko haserretuen kolektiboa iritsi aurretik, mugimendu asko izan dira bakearen alde indarkeria ezaren bidetik borrokatu direnak. Orain horietako gutxi geratzen badira ere, horien printzipioak izan beharko lirateke gure gizartea berreraikitzeko erabili beharreko zutabe nagusienetakoak.
Ez dago gizarte demokratikorik adierazpen askatasunik gabe, eta, gure gizarte indibidualistan, aurrekoetan bezalaxe, beti egongo dira barne desadostasunak. Baina gizartearekiko ardura (gure ingurukoak ongi daudela bermatzea, alegia) bakoitzak gurekiko dugun ardurarekin (segurtasun ekonomikoa eta emozionala lortzea) batera praktikatu ezean, ez dugu inolako aurrerapausorik emango. Aipatutako bi ardurak ez baitira inolaz ere bateraezinak.
Mamuetatik alde egiteko edo gudaren negozioaren aurka joateko, edota bi arrazoiak direla-eta, jo eta ke aritzen diren Gallastegui bezalako pertsonak miresteko modukoak dira: beraien bizitzak biziz betetzeaz aparte, gizarteari beste mundu bat posible dela erakusten diote.