-
Nagore Amondarain
2010ko Martxoaren 12a
Garai batean, ikastolako haurrak ginen sasoian, ohikoak ziren kobazuloak bisitatzeko ateraldiak. Nork ez ditu ikastola garaian Santimamiñe edo Sarako leizeak bisitatu? Nik ordukoak ditut kobazuloetako bisita gidatuen oroitzapenak. Aurreko igandean, kobazuloen eguna ospatu zen aurreneko aldiz, Mugarik gabeko lurpea proiektuaren barruan antolaturiko ekimena. Euskal Herriko zortzi kobazulotan izan zen “ate irekiak” lako eguna.
Hiritik herrirako jauzia egiten da sarritan asteburuetan, lasaitasuna bilatzearen aitzakiaz, eta modu horretan saltzen digute nekazaletxeek ere. Baina aurreko asteburukoa hiritik lurrazpira egindakoa izan zen bidaia. Gutxitan saltzen diren bidaiak, turismo agentzietan ageri ez direnak, txikitako ikastolako txangoekin lotu izan direnak.
Julio Verneren esplorazioen pare, beraz, magiaz, fantasiaz... lurrazpiko mundua arakatzea egokitu zitzaidan igandez. Lekunberri inguruan, Astitzen Mendukilo izeneko leizea baliatu genuen horretarako. Magia eta fantasia, agian haurtzaroko izenak liratekeenak biak, edo orduan inoiz baino gehiago gozatzen genituen hitzak. Fantasia eta magia horren lekuko izan beharko lukete pailazoek gurean. Eta horrela entzuna nuen; gure haurtzaroko pailazoen gabezietatik ikasitakoak zirela egungo pailazoak. Konprobatua dut adibide bakarrarekin, ez baitut mundu hori oso gertuko, Pirritx eta Porrotxen maisulanekin. Baina igandean, Astitz-Lekunberrira bidean Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorrak sartu zitzaizkidan kotxeko FMko uhinetan. Ez nekien Euskadi Irratiak irratsaio bat eskaintzen zienik domeka goizetan, ia-ia ez nekien moduan gure garaikoen ordezkoak zirenik ere. Esan dut, gure garaiko pailazoen gabezietatik ikasiak direla egungo pailazoak, domekan Tortolika delako irratsaio horretan ez nuen mezu landurik, ez gidoi egoki baten gainean egituratutako saiorik entzun. Atentzioa jo zidan lehiarekiko grinak, Tortolikan Bruselarainoko bidea egin zuten Athletic taldea animatzeko, irri eta oihu artean «Txanpions liga irabaziko dugu» modukoak esaten zituzten juniorrek. Sudur gorri bat jartzea ez dela nahiko uhin bidezko komunikazioan pentsatu nuen, medioa ezagutu behar dela eta etxerako lanak eginda eduki.
Baina lurpea bisitatzea zen helburua, irratsaiotik zintzilik geratzea baino. Julio Verneren gisan, gure hanka azpiko lurpera sartu ginen, tartean haurrak ere bidelagun izan genituen. Seguruenik naturak eginiko horrelako eraikin batera sartzen ziren aurreneko aldia zuten, amaren sabelean egotea bezalako babesa ematen ziela tokiak pentsatu nuen, isiltasuna errespetatzen baitzuten, gidariaren esanei adi-adi erreparatu, argi guztiak itzali eta minutu bateko iluntasun eta isiltasunean ere ez ziren asaldatu, bazekiten tokiaren berezitasunaz zerbait, zerbait sumatuko zuten. Haberik gabe eusten diren galeria erraldoietan barna ibili ginen, Tartalo zein lamien erresuma izan zitekeen hura haur zein helduentzat. Sagu-zaharrak buruz behera, hilabete luzeetako lozorroan. Noizbehinkako ur tanten hotsak, egitura karstikoen irudiak nonahi. Aitzakia ederra izango zuten gurasoek gauean, umeak oheratzerakoan, mundu magiko horri buruzkoak kontatuz lozorroan izateko haurrak astelehena bitartean. •