-
Amagoia Mujika
2010ko Otsailaren 19a
Ez du bere burua idazletzat. «Nahiago dut kuturgile terminoa erabili. Nik ez dut literatura bakarrik idazten, saiakerak ere idazten ditut eta hedabideetan kolaborazioak... eta, hala ere, nire bizitzan ordu gehien idazten ematen ditut eta, zehazki, literatura idazten. Nire zaletasuna idaztea da, eta ez saiakerak edo artikuluak idaztea, literatura idaztea baizik. Baina, hala ere, ez dakit zergatik, izen hori oso handia egiten zait», agertu du. Irakurle amorratua da. «Zergatik gustatzen zaidan irakurtzea? Ez dakit besterik egiten. Nik egun osoa ematen dut irakurtzen, ez dakit egoten ordu erdi begia testu batetik pasatu gabe. Eta beti izan da horrela. Autobusean, medikuaren kontsultan... toki guztietan daukat zerbait irakurtzeko, zerbait errepasatzeko. Eta ez dakit inora joaten koadernoa eta boligrafo pare bat hartu gabe. Askotan modu psikopata samarrean egiten dut gainera», aitortu du.
Zaletasun-obsesio horren oinarrian zer dagoen ez daki Iturriotzek. Ez da akordatzen noiz hasi zen letrak modu horretan irensten. «Aitona ilustratu samarra genuen eta liburutegi ona zeukan. Beti gustatu izan zait liburutegi ilunean sartu eta Pio Barojaren lanak, testu zaharrak, entziklopediak, euskal kulturari buruzko altxorrak... begiratzea, baina ez dakit zaletasuna hortik datorkidan ere. Ez dakit noiz hasi nintzen, ez naiz gogoratzen duela urte asko izan zelako. Baina ezin dut utzi. Ni oso urduri eta jasanezina jartzen naiz ez badut irakurtzeko eta idazteko espazio hori lortzen. Eta beti topatzen dut tarteren bat». Eta berdin irakurtzea eta idaztea, Iturriotzek koadernoa ondoan behar du beti eta beti.