-
Maider Iantzi
2010ko Otsailaren 19a
Zugarramurdiko Sorginen Museoan ezkerrera hartu behar da bidegurutze guztietan; sorginek ere hala egiten omen zuten dantza. Hain ezagunak baina aldi berean hain ezezagunak diren pertsona hauei buruz kontu interesgarriak ikasteko aukera dago bertan. Adibidez, dokumental batean azaltzen dute Zugarramurdikoa ez zela gertaera isolatua izan, Europan Erdi Aroan hasi eta XV. mende bukaeratik aitzinera handituz joan zen sorgin ehiza, hainbertze batzuek kontinente zaharrari gizakien sutoki izena eman ziotela. Ehunka milaka lagunen susmoa zuten, hamarka milaka akusatu zituzten, eta anitz kondenatu. Mundua ulertzeko sinboloak behar dira eta sorginak aurreiritzien jomuga ziren, amoralaren hezurmamitzea. Zergatik? Bertzeak bertze, natura ulertzeko bertze modu batzuk planteatzen zituztelako. Zientzialari ospetsuak benetako sorgintzat hartu zituzten: Einstein, Haisenberg, Stern, Born... Liburu arriskutsu anitz erre zituzten eta zenbait unibertsitate itxi. «Sura joanen gara, baina ez diogu sinesten dugunari uko eginen», baieztatu zuen Vavilovek. Oro har onartzen zena baino gehiago jakiteak beldurra sortzen zuen eta beldur horrek izen bat zuen: sorginkeria. Beldurra elkar ezagutzeari, gure burua ezagutzeari, mina eta plazera onartzeari, norbera den bezalakoa aitortzeari, gorputz ezberdinari. Eszenaratzeak aldatuz joan dira: Alexandria, 415; Bagdad, 780; Montsegur, 1243; Valentzia, 1616; Salem, 1692... Baina guztien oinarria bera da: segurtasun gabeziaren, boterearen, ezjakintasunaren eta besteekiko beldurraren batura. Arbuioa, estigmatizazioa ulertzen ez dena ezkutatzeko, gauzak egiatan nolakoak diren atzentzeko. «Nor da orain sorgina? Nor ehiztaria?», gogoeta eginez bukatzen da bideo emanaldia.
Aretotik atera eta goiti abiatu gara, lehenbiziko solairura. Bertan, orain dela 400 urte paraje hauetan gertatu zena kontatzen da hainbat euskarriren bidez: panelak, argazkiak, jantziak, objektuak... Oroitarazten dutenez, Xaretako zenbait herritan, biztanleen erdiak eta batzuetan guztiak, funtsean nekazariak eta artzainak, sorginkeriatan aritzen zirelako susmopean bizi ziren. Herritarrek elkar salatzeari ekin zioten, histeria kolektiboak, haluzinazioak, zapalketak, bekatuaren itzalak, ezjakintasunak eta izuak jota zeudelako. «Baina, egiazki hori gertatu zen?», zalantza egiten dute museoan. Maria Ximildegikoaren istorioarekin hasi zen dena. 1609. urte hasieran, Zugarramurdiko elizan, berak eta bertze herritar anitzek jendearen aitzinean onartu zuten deabruzko sekta bateko kide zirela. Penitentzia jarri zieten eta itxuraz herritarrek bakeak egin zituzten elizarekin. Baina hura hasi baino ez zen egin, norbaitek Inkisizioa ohartarazia baitzuen. Anfonso Salazar y Frias, Juan del Valle Alvarado eta Alfonso Becerra inkisidoreak ibili ziren sorgin ehizan. Prozesua aitzinera joan ahala euren arteko ezadostasunak gero eta handiagoak ziren: Becerrak eta Vallek kondenatzeko erabakian tinko jarraitzen zuten; Salazarrek, ordea, indargabetu egin nahi zuen auzia. 1614an, inkisidore nagusiak eta Goreneko Kontseiluak prozesua eteteko agindu zuten, Salazarren proposamen batean oinarrituta, eta amaitu egin zen ehiza, Europako gainerako herrietan baino ehun urte lehenago.
Bigarren solairuan, egiatan sorginak nor ziren eta zer paper jokatu zuten azaltzen da: naturarekin zuten lotura, sinesmenak, ohiturak, euskal mitologia, sendabelarren erabilera... Ezer baino lehen, gizakiek euren buruari egiten dioten hainbat galdera luzatzen dute: «Zergatik existitzen gara? Zerez eginda gaude? Zerez eginda dago mundua? Norena gara? Zer da gurea? Nola irauten dute zeruak eta lurrak? Eta denbora, zer da denbora? Norendako iragaten da? Zergatik dago bizitzaren zatirik handiena kapritxozko azarearen mende?...». Museoan agertzen dutenez, izateko ulertu egin behar dugu. «Munduari izena eman genion eta irudikatu egin genuen, orok zentzua izan zezan; orobat, natura irakurri eta harekin hitz egin ahal izateko». Azaltzen dutenez, arbasoek uste zuten konprenitu ahal izateko beharrezkoa zela naturaren ahotsa aditzea eta inguruan gertatzen zenari erne egotea. Mundu ikuskera utzi ziguten oinordetzat, gu geu eta mundua gauza bera gareneko sinesmenean oinarritutako mundu ikuskera.
Ortzi; Amalur eta bere bi alabak, Ilargi eta Eguzki; Mari; Basajaun; Tartalo, Zezengorri; Lamia maitagarria; sorgina... Mitologiaren lurraldea dira leize, oihan eta mendiak. Sorginen inguruan, adibidez, bada esaera ezagun bat: «Direnik ez da sinetsi behar, ez direnik ez da erran behar». Badaezpada...
Emakumeen paper garrantzitsua ere agerian gelditzen da. Arbasoengandik jasotako sendabelarren inguruko jakintza herritarrei, bereziki baliabide gutxi zuen jendeari, laguntzeko erabili zuten hauek. Paracelsok, medikuntza modernoaren aitak, aitortu egin zuen zekien guztia emakume haiengandik ikasi zuela. Hala eta guztiz ere, zientziaren historiatik baztertu zituzten. Museoan aitorpen ttipi bat egiten diote hauen lanari.