Denbora gutxi barru Txinako ekonomiak Japoniakoa gaindituko du Barne Produktu Gordinaren bolumenari dagokionez. Izan ere, Japonia gainditu eta Txina munduko bigarren ekonomia izatera iritsiko dela aurreikusten dute adituek, Ameriketako Estatu Batuen atzean jarriz. Munduko ekonomia krisiaren eta gobernuek krisiari emandako erantzunen ondorioak nabaritzen ari da jada. Japonia geldialdi ekonomiko handian sartuta dago: azken hamarkadetako emaitzarik kaxkarrenak lortzen ari da eta bere BPGa nabarmen jaitsi da. Krisiari aurre egiteko diru kopuru altuak jasotzen zituen aurrekontuak aurkeztu zituen herrialdeak, baina nahikoa izan ez dela ematen du. Txina, berriz, askoz hobeto ari da krisia kudeatzen eta ez du haren eragina hainbeste nabaritu. Aurten ere ekonomiak hazten jarraitzea espero dute; gainera, hastera doan urtearen bigarren erdialderako aurreikuspenak labur geratuko omen zaizkie. Hazkunde eta ekonomiaren sendotze horretan zerikusi handia izaten ari da Yuan Txinako moneta, Gobernutik berau sendotzeko legeak jarri baitituzte indarrean.
Unai Belaustegi
2009ko Ekainaren 26a
2.008an
Alemaniari aurre hartu zion Txinak Barne Produktu Gordinaren bolumenari zegokionean. Europako estaturik indartsuenak ere ezin izan zion krisiari denboraz erantzun egokirik eman, eta %3,8ko kontrakzioa izan zuen lehendabiziko hiruhilabetekoan.
%15,2
jaitsi zen
Japoniako BPGaren bolumena aurtengo urtarriletik martxora. Beherakada horrek aurreko urtetik zetorren %14,4ko kontrakzioari jarraipena eman zion. Gobernua egoerari buelta emateko plan bereziak antolatzen ari da, baina ez dute pentsatutako erantzunik eman eta ekonomiak atzera egiten jarraitzen du.
10 milioi
auto baino gehiago ekoitzi eta salduko ditu urtea amaitzerako Txinako Gobernuak. Horrenbestez, Txina munduko automobil merkaturik handiena bihurtuko da, Ameriketako Estatu Batuen aurretik.
1.300
milioi
biztanle inguru bizi dira Txinan. Munduko estaturik populatuena da. 10 milioiko populazio hazkundea izan du eta, horrela jarraituz gero, 2043. urterako herrialdeak 1.550.000 biztanle izango ditu. Gainpopulazioak arazo handiak sortzen ditu Txinan; hain zuzen ere, arazo horietan dute jatorria demografia kontrolatzeko azken urteotan Gobernuak hartutako neurriek.
%4,6
ingurukoa da Txinako langabezia tasa, nekazariak eta etorkinak kontutan hartzen ez dituzten datu ofizialen arabera. 1980tik izandako tasarik altuena da 2009koa. Esportazioek behera eginda, 670.000 lantegi itxi behar izan dituzte Txinan krisiaren ondorioz.
4.
estaturik handiena da Txina mundu mailan, ia 10.000.000 metro karratuko azalerarekin. Beste 14 estaturekin mugakidea da; Errusiarekin batera, mugakide gehien dituen munduko herrialdea da.
4.400
milioi dolarreko Barne Produktu Gordina izan zuen pasa den urtean Txinak, Japoniaren 4.900 milioietara hurbilduz. Nahiz eta krisiaren hasieran zalantzak izan (2001etik ez zuten halako hazkunde txikirik gogoratzen), badirudi urtearen bukaerarako Asiako erraldoiak martxa sendotuko duela.




