Europako Batasuneko hauteskundeak -

Erabat nazkatuta daudela erakutsiko dute egunotan Europar Batasuneko botoemaileek. Herrialde bakoi-tzean arazo propioak dituzte, bertako agintariei egurra emateko arrazoi ezberdinak. Europako ezaugarri komun bakarra, bazter guztietako betekada. 

Jose Angel Oria

2009ko Ekainaren 05a

Europa soziala», «Europa politikoaren» beste aldea, nonbait. Beste era batera esanda, «negoziogileen Europa» horren ezaugarri lotsagarrienak ezkutatzeko erabiltzen den eufemismoa da «Europa soziala».

Egunotako hauteskunde kanpainan askotan aipatu den kon-tzeptua da hori, Europa sozialarena. Eskuinak zein ezkerrak erabili izan du. Europarron bizi-kalitateari dagokion zerbait dirudi, baina oso era ezberdinetan aipatu izan digute Europa sozial hori. Europarron itxaropenak eta kezkak nola neurtu? Ba al du zerikusirik Suediako erretiratu baten egoerak Andaluziako itsasertzera iritsi berri den gazte afrikarrarenarekin?

Europa, batez ere, anitza da. Egoerak oso ezberdinak dira eta europar girorik ez da inon ageri. Agertzekotan, Erasmus programari esker bere herrialdetik kanpo ikasketak egin dituzten ia bi milioi ikasle horien buruan egongo da. «Europa osoko ezkontza agentziarik eraginkorrena da Erasmus», esan dio «Le Monde» egunkariari Sara Pini ikasle ohi italiarrak. Horrela bai, horrela eraiki daiteke «Europa soziala» edo antzeko zerbait, baina, bestela?

Hizkuntzek ere badute zeresanik europar giro eza horretan, alemanieraz, frantsesez edo ingelesez egiten ez duten europarrei ikaragarri kostatuko bai-tzaie Eslovenian edo Europar Batasunean sartu berri diren beste herrialdeetan gertatzen denari buruzko informazioa eskuratzea, esaterako. Ez da harri-tzekoa, beraz, begirale europazaleenek salatu dutena gertatu izana: herrialde bakoitzean herrialde horretako kontuak besterik ez direla aipatzen kanpainan, hauteskunde nagusien primariotzat hartzen dituztela hautagaiek, alegia.

Alemania eta pobrezia

Europarron bizi-kalitateari buruzko erretrato sakonak egiteko, gauza asko hartu behar dira kontuan. Bestela, ezin da ezer ulertu. Zazpigarren orrialdeko mapa Berlinpolis ikerketa zentroak egina da. Bertan sailka-tzen dira herrialdeak bizi-kalitatearen arabera, makina bat faktore kontuan hartuta. Europarron egoeraren argazki bat eskaintzen digu lanak. Egin zen garaiko argazkia, gauzak etengabe aldatzen baitira, eta gaur egungo krisi ekonomikoak, mundu osoa astindu duenak, aldaketa horiek bizkortu baino ez ditu egingo.

Alemanian, esaterako, orain arte eztabaida politikotik kanpo zegoen kontzeptua indar handiz kokatu da mahai gainean, pobreziarena, egungo gizartetik kanpo sentiarazten duenarena. SPD alderdi sozialdemokratak eskatutako ikerketa baten arabera, herritarren %8 «galtzaile» sentitzen da, eta alemaniar horiek sinesgarritasun bera ematen diote Estatuari eta demokraziari: batere ez. Arrazakeriak eta faxismoak ateak zabal-zabalik dituzte Alemanian... berriz!

«Beheko klase berria»

Gaia gehiago nahasteko, alderdiko presidente Kurt Beckek «gizartearen beheko klase berria» aipatu zuen, eta sekulakoak en-tzun behar izan zituen.

Baina SPDkoen lan horrek margotzen duen fenomenoa beste herrialdeetan ere gerta-tzen ari da. Langabeziaren hazkuntza eta orain arteko zerbitzu sozialen mailari eustea garestiegi izatea daude atzean, adituen arabera. Gainera, arazo horiei aurre egiteko garaian zenbat diru gastatzen den ez da gauzarik garrantzitsuena. Alemaniako Berlinpolis ikerketa zentrokoen arabera, «Alemaniako sistema garestia eta injustua da». Herrialde hori da gai sozialetan gehien gastatzen duena, baina Berlinpolisek egin duen sailkapenean oso atzera dago.

Aldaketa garaiak bizi ditugula ulertzeko, Portugaleko egoerari erreparatu besterik ez dago. Hego-mendebaldeko estatu txiki horri egin zion mesederik handiena, bere garaian, Europar Batasunean sartu izanak. Portugal aberastu egin zen (Estatu espainoleko eraikuntza burbuilaren indarrari esker, neurri batean), eta etorkin asko hartu zituen.

Portugal eta etorkinak

Orain, berriz, lanera joan zirenak lanik gabe geratu dira, edo lan bera eginda gehiago kobra-tzeko aukera izaten dute ekialdeko estatuetan, eta Portugaletik joan egiten dira. Portugesak pobretu egingo dira datozen urteetan, eta herrialdeko populazioa asko zahartuko da. Eta pentsatzekoa da beste herrialde batzuetan ere, Estatu espainolean batez ere, gauza bera gertatuko dela.

Portugal, orain hogeita bost bat urte, askotan aipatzen zuten egile ekologista batzuek. Munduko ondasunak ondo banatuz gero, era justuan eginez gero banaketa, Portugalek orduan zuen mailan geratuko zen mundu osoa. Alegia, Portugal baino aberatsagoak zirenek behera egingo zuten, eta pobreagoek, gora. Geroztik gauzak asko aldatu dira, ordea, eta munduko zati handi batek orduan ez zituen arazoak ditu gaur egun. Beraz, Portugalek gora eta munduak behera egin dute, eta lehen justiziaren eta orekaren erreferentzia moduan ageri zena, orain mundu aberatsean sartu behar dugu.

Lularen Brasilera itzuli

Portugaleko ekonomia orain hiru urte gaixotzen ari zen, baina iaz hasitako krisiak egoera asko larriagotu du. Eskuin muturreko alderdiek beren probetxurako erabili nahi dute langabetuen kopuruak gora egin izana. «Etorkinen inbasioa» salatzen dute, baina hauteskundeetan botoemaileen %5etik ez dira pasatzen.

Brasilekoak dira Portugalera lanera iritsitako etorkin gehienak. Herrialde horretako etorkinen kasuan, oso garbi ikusten da arrazoi ekonomikoak ez direla alde egiteko dituzten bakarrak. Portugaleko soldaten batez bestekoak Brasilekoa hirukoizten badu ere, gero eta brasildar gutxiago bizi da Europako herrialdean. Askok etxera itzultzea erabaki dute, Lula PT Langileen Alderdiko burua presidentetzara iritsi zenetik egoerak hobera egin duelakoan.

Arrazoi politikoak

Fernando Henrique Cardoso aurreko presidenteak ia diru publikorik gabe utzi zituen unibertsitateak, eta ikasteko asmoa bai baina nahikoa diru ez zutenei Europara joatea beste erremediorik ez zitzaien geratu, zerbaitetan lan egitera. Orain, aldiz, aurrera egiteko aukera gehiago ikusten dute Lularen Brasilen, zahartzen ari den Portugalen baino. Iberiar penintsulatik irten gabe, «Europa soziala» deskribatzeko beste ahalegin esanguratsu bat aurkitu dugu. Castello hirian, Mediterraneo itsaso ondoko eremu txikituan, alegia, Juan Fernando Lopez Aguilar PSOEko hautagaiak mitina eskaini du, aste honetan bertan. Berak ere «Europa soziala» defenditu zuen krisiari aurre egiteko, eta inguru haietan kontzeptu horren aurkakoa zer den honela azaldu zuen: «Adreilua, porlana, neurririk gabeko ustelkeria eta arazoak hasten direnean lan handirik gabe kaleratzeko moduko langileak». Beraz, «Europa soziala» litzateke orain arteko araurik gabeko desarrollismo basatiaren ondorioak konpontzeko tresna egokiena, betiere, hautagai sozial- demokrataren arabera.

Bere burua ezkertiartzat duten beste hautagai batzuek «Europa sozialagoa» agintzen digute. Ondorioz, esan daiteke gaur egungoa ere «Europa soziala» dela, baina ez hautagai horrek irabaziz gero izango litzatekeen bezain «soziala».

«Europa ez da existitzen, Europar Batasuna bakarrik», esan du Herbeheretako «Trouw» aldizkarian Hermang de Regt filosofoak. Ez zaio arrazoirik falta, batez ere EBk banatzen dituen diru-laguntzei esker bizirik irauten duten sektoreetakoen begiekin aztertuz gero.

Komunikazioa falta

Estatu frantsesean sekulako abstentzioa iragarri dute. Croix-Avranchin Normandiako bostehun biztanleko herriskan marka guztiak hautsi zituzten 2004ko hauteskundeetan: %75etik gora etxean geratu ziren. Serge Ameline alkateak diagnosi priopioa egin du: «Komunikazioa falta dela esango nuke». Iritzi berekoak dira EBko agintariak eta arazoari aurre egiteko tresna berriak plazaratu dituzte. Nabarmentzekoa da presseurop.eu webgunea, maiatzaren 26an lanean hasitakoa. Makina bat hizkuntzatan eskaintzen du Europako hedabide batzuetako informazioa (euskaraz ez). Gainera, izen handiko europar ba-tzuek botoa ematearen aldeko kanpainetan esku hartu dute, adibidez: Villa eta Figo futbolariek eta Schlek Luxenburgoko txirrindulariek. Zerutik ere mezu bera iritsi zaigu: «Aldez aurretik eman dut botoa, ez bainuen aukera hori galdu nahi espazioan egoteagatik. Edonon egonda ere, zuen joera politikoa edozein izanda ere, eman botoa», esan du Frank De Winne astronauta belgikarrak.

Croix-Avranchin herrixkako nekazariak botoa ematera joatekoak dira, EBk ematen dituen diru-laguntzak ezinbestekoak baitira beraientzat. «Oso haserre gaude eta egoerak aurki eztanda egingo du», esan diete kazetariei.

 

Arazo larri gehiegiko kontinentea eta sinesgarritasun txikiko parlamentua

Europako Parlamentuak oso gai garrantzitsuak izaten ditu esku artean, eta hori ez da aldatuko uztailaren 14an Estrasburgon hasiko den legealdian. Aurreko bost urteetan hirurehunen bat araudi eta direktiba onartu zituela diote europazaleenek. «Kasu gehienetan, estatuetako ordezkariek erabakitakoari baiezko botoa eman besterik ez du egiten», erantzuten dute beste batzuek. Gainera, egunotan hautagai batzuek besteei leporatutakoaren arabera, askotan inork ez du betearazten onartutakoa. Fundamentu eskasa gauza onerako. 

Jostailuak
Orain amaituko den legealdian jostailuen ekoizpena eta banaketa arautu ditu Parlamentuak eta, arau horren ondorioz, produktu batzuk erretiratu izan dituzte. Hegazkinetako bidaiari ausarten eskubideak, posta zerbitzuen liberalizazioa eta klima aldaketaren inguruko gaiak ere aztertu izan dituzte hain garesti ateratzen zaizkigun ordezkariek. Hurrengo legealdian ere oso gai potoloak aztertu beharko dituzte: krisiak eragindako merkatu aldaketak, erretiroaren etorkizuna, lan asteak zenbat ordu izango dituen, energiaren inguruan Errusiarekin sinatu beharreko itunak...  

Musulmanak
Europar Batasunak hedapenarekin zer egin erabaki beharko du. Teoria hutsean, gaur egun, Batasunean sartzeko hautagai ofizialak dira Kroazia, Mazedonia eta Turkia. Baina aurreikusitakoa betetzea oso zaila izango dela dirudi, eskuin muturra gero eta indartsuago baitago herrialde batzuetan. Herbehereetan, esaterako, Geert Wildersen Askatasunaren Alderdiak lau eserleku lortuko dituela esan dute inkestek, hau da, alderdi nagusiek baino bat gutxiago. Bere burua musulmanen aurkako indar moduan aurkezten duen alderdiak oso garbi adierazi du Turkia Europar Batasunean sartzearen aurkakoa dela.

 

Suedia, helburu izatetik garai bateko kontuen oroipen izatera

Europa sozialareranzko bidean   helmuga gero eta urrunago dagoela dirudi, ikerlariek egindako lanaren arabera. Arlo sozialean aintzindari izan diren herrialdeak eredutzat hartu eta gainontzekoak norabide hartan abiatuko ziren ametsa ez dator bat gaur egungo errealitatearekin. Europarrak une honetan dauden bidegurutzean agintariek zein erabaki hartuko duten da gakoa.
Azken hamarkadetan arlo sozialari dagokionean eredu izan diren Europako hainbat estatu presiopean daude eta ez dago argi egoerari aurre egiteko gai izango diren. Hauxe da “Wie sozial ist Europa” izenburupean Daniel Dettling eta Markus Becker ikerlariek egin duten txostenaren ondorio nagusia. «Europa soziala» zertan den aztertu nahi izan du Berlinpolis zentroak.
Aipatu estatuek duten presioa bikoitza da. Batetik, globalizazio neoliberalak kanpotik ezartzen duena nabarmendu behar da. Presio honi, herrialde barnean eskuineko alderdiek –«liberalek» gaur egungo hizkera xelebrean– eginiko kritika, langabezia eta beherakada demografiko larria gehitzen zaizkio. Ondorioz, orain arte indarrean egon diren ereduen berregituraketa prozesuan sartuak dira buru-belarri. Galdera hauxe da: orain arteko eredua eutsiezina bada, nola lor daiteke ekonomia lehiakortasuna eta kohesio sozial garatua uztartzea?
Europar Batasuneko estatuetako agintari askok lehiakortasuna eta gizarte kohesioa elkarri eskua emanda aipatzen dituzte. Eskuineko zein ezkerreko alderdietako politikari askorentzat lehiakortasuna oso garrantzitsua da. Lisboako Agendari begiratzea nahikoa da hau ikusteko. Hamarkada honetan Europar Batasuna «munduko ekonomiarik lehiakorrena eta dinamikoena bilakatzera» bultzatzen du, «ekonomia hazkundea lanpostuen hobekuntzarekin eta gizartearen kohesio handiagoarekin batera lortzeko gai izango dena». Esaldi ederra, teoria hutsa izango ez balitz.
Era berean, alderdi sozialdemokratek batez ere, baina baita indar kontserbadoreek ere, gure «eredu sozialaren babesa» eta «gizarte justizia handiagoa» aldarrikatzeko eslogan ugari zabaldu dituzte asteotan.
Berlinpolis zentroaren txostenak ranking moduko bat osatu du Europa osatzen duten 27 estatuekin. Ranking-a osatzerako orduan, 35 aldagai hartu dituzte kontuan. Soldataren banaketa eta prestakuntza soziala, lan merkaturatzea, hezkuntza eta formakuntzarako aukera, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta belaunaldien arteko proportzioa dira Berlinpolisen lanak neurtu dituen faktore nagusiak.
Aldagai guztiak baloratu ondoren, zerrendaren goiko postuetan agertzen diren herrialdeak ondoko hauek dira: Suedia, Danimarka, Herbehereak, Finlandia, Eslovenia, Erresuma Batua, Irlanda eta Zipre. Nabarmentzekoa da Eslovenia eta Zipre hain goian egotea, Europar Batasunera iritsi berriak dira-eta.
Atzetik, batez bestekotik gora doaz Luxenburgo, Austria, Estonia, Frantzia, Lituania eta Bulgaria.
Batez besteko postuetatik beherako multzoan Letonia, Txekiar Errepublika, Belgika, Polonia, Alemania eta Malta aurki daitezke.
Eta ranking-aren azken postuetan –«Afrikatik Europatik baino gertuago» esan daiteke– Espainia, Eslovakia, Italia, Hungaria, Portugal, Errumania eta Grezia daude.
Txostenaren arabera, hegoaldeko herrialdeak ranking-ean hain atzean agertzeak –Espainia (21), Italia (22) eta Grezia (24)– adierazten du Europa barruan ere gertatu gertatzen dela hegoaren eta iparraren arteko banaketa. Estatu horien barnean, bestalde, egoera ikaragarri aldatzen da eskualde batetik bestera: Italiako iparraldea herrialde bereko hegoaldea baino askoz garatuagoa, industrializatuagoa da, eta tankerako zerbait esan daiteke Espainiako Katalunia eta Andaluzia edo Extremadura alderatuz gero.
Dena den, azken postuetan ez daude hegoaldeko herrialdeak soilik. Adibidez, askoren harridurarako, Balkanetako Eslovenia sailkapenaren bostgarren tokian ikus daiteke, eta Alemania hemeretzigarrenean, Polonia baino okerrago.
Europan azken urteotan sartu diren herrialdeei begiratuz gero, Eslovenia eta Eslovakiaren artekoa da nabarmentzeko moduko desberdintasuna. Azken hau hogeitabigarrenean dago. Txostenaren egileak ez dira ausartzen herrialde hauen artean eredu orokor bat zehaztera.
Berlinpolis zentroko ikerlariek aipamen berezia egin zioten Irlandari 2006ko txostenean. «Europako pobreena izatetik immigraziorako erakargarria den herria izatera pasa da, baina babes sozialerako sistema ez du nahikoa garatu. Gauza bera gertatzen da Erresuma Batuarekin. Gizarte segurtasun sistema ahula du, baina baldintza oneko lan merkatua», azaldu zuten. 2009ko txostenak oraindik ez ditu jaso egungo krisiaren eraginari buruzko datuak, baina Irlandako «tigre zelta» koma egoeran dagoela diote adituek.
Europar Batasuneko ia herrialde guztiek eman behar dituzte aurrerapausoak Europa Sozialerako bidean. «Ekonomia eta diru arloan egin duten moduan, zergatik ez zigorren eta ‘sarien’ bidez arlo sozialeko neurriak gestionatu?», proposatu izan dute adituek.
Agintarien erabakiak herritarrok egiten dugun presioaren araberakoak izaten dira. Eslovenia garai batean komunista izandako estatua da, euroa hartu zuen lehenengoa. «Hauteskundeak garrantzitsuak dira, gero kritikatu nahi badugu aurrena botoa eman behar dugu-eta», esan zuen emakume esloveniar batek. Zorionez, gaizki dagoena salatzeko asmoa ageri du. Zerbait beharko dugu, Suediarekin berriz amesteko.