«Call TV» programak -

«Call TV" telebista saioak, dirua eta opariak doan lortzeko, soilik telefono dei bat egin behar dela diotenak dira. Erraza da; edozeinek igarri dezake erantzuna. Baina, noizbait banatzen al dituzte sariak ala kontsumitzaileei iruzur egiteko trikimailu bat besterik ez ote da? Telefonia eta Internet arloko enpresak kontsumitzaileen eskubideak gehien urratzen dituztenak dira; edo hori dio behintzat erabiltzaileen elkarte desberdinetan jasotako erreklamazio eta kontsulta kopuruen taulak. Telekomunikazioen ondoren, bigarren postua EAEn, aire garraioak betetzen du eta batez ere, bertan behera gelditutako hegaldiei dagokien atalak. Enpresariek kontsumitzaileen eskubideen aurka jotzen dutela argi utziz, beraz, podiumeko bigarren postua hegaldi enpresek bereganatu dute. Nafarroan aldiz, etxebizitza bigarren postuaren jabe bihurtu da lehenengo aldiz, podiumaren gorenean urteak eman ostean, telekomunikazioek jaitsarazi egin dutelako. Iratxe Nafarroako kontsumitzaile elkartearen aburuz, etxebizitzaren salmentak behera egin duenez, horren arloko kontsulta eta erreklamazioek ere behera egin dute. Bitxia suertatzen da, EAEn etxebizitzaren gaineko erreklamazioei erreparatuz gero, 2007ko zerrendan zazpigarren postuan ikustea. Telekomunikazio enpresek omen dira, beraz, kontsumitzaileen eskubideak gutxien errespetatzen dituztenak; eta arazo nagusiak linea bertan behera uztea eta gehiegizko fakturazioa izaten dira.

Rebeka Parras

2008ko Azaroaren 14a

Call TV» telebista programak, telefonoa hartu, adierazitako zenbakira deitu, galdera txoro baten erantzuna eman, eta trukean opariak eta dirua eskaintzen duten horiek dira. Gisa horretako saioak, gero eta ugariagoak dira telebista kate handietan. Estatu espainolean «Aquí se gana» eta «Ganas de ganar» bezalako izenburuekin jokatzen dute. Galderen erantzun errazak tentagarri suertatzen dira eta jendeak, saria lortuko duelakoan deitzera bultzatuta ikusten du bere burua. Azkenean, zerbait irabazi beharrean, telefono fakturaren bitartez diru zenbateko handiak galdu izanaz jabetzen dira.

Telebista programa horiek, dei ugari jasotzen dituztenean lortzen dituzte irabaziak. Hau da, deiaren iraupena baino, jasotako dei kopuruak dauka garrantzia. 905 aurrezenbakia erabiltzen dute eta halakoak, lege espainolak dioenaren arabera, dei kopuru masiboak eta telebista programen bidezko bozketak egiteko erabiltzen dira.

Prozesu horretan bi edo hiru pertsonek parte hartzen dute. Ruben Mendiola, Lakuako Kontsumo eta Industria Segurtasunerako zuzendariak azaldutakoaren arabera, telefono konpainiak eta zerbitzua eskatzen duenak derrigorrez parte hartzen dute; beste batzuetan, hirugarren eragile batek operadorearen eginkizuna betetzen du. «Horien guztien helburua ez da guk erantzun egokiak ematea eta saria irabaztea; behin eta berriz deika aritzea baizik. Hau da, denok parte hartzea eta beraiek gero eta dei kopuru handiagoa jasotzea» azaldu du zuzendariak.

AUC ikus-entzunezko kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkarte espainolak adierazitakoaren arabera, lehiaketa horietan egiten dena legezkoa da. «Zalantza nagusia da, ea 905 linea telebista lehiaketetarako erabil daitekeen edo prezioak ezartzeko 800 motako aurrezenbakia erabili beharko luketen» adierazi du Esperanza Rodriguezek, sail juridikoko kideak. Gasteizko Gobernuko Ruben Mendiolak, ordea, gai horren legaltasunari buruzko zalantzak dituela aitortu du. «Prezioen ezarpenerako, telefono aurrezenbaki gehigarri bat erabili beharko lukete. Hori arautu gabe dago oraindik» adierazi du Mendiolak. «Orain dela urtebete -jarraitu du- Industria Ministerioak egindako arau zirriborro bat ikusi genuen eta bertan, prezioen ezarpena telefono aurrezenbakiarekin arautzen zuten. Halere, oraindik zergatik ez duten onartu, ez dakigu» kexatu da.

Izan ere, 905 aurrezenbakia erabiltzen duten telebista programek ez dute arau murriztailerik bete behar; 800 motakoek, ordea, bai. Azken horrekin, telefono eramangarri zein finko batetik deitzeak eragiten duen gastua adieraztera derrigortuak daude; kontsumitzaileek, eskainitako zerbitzua bertan behera uzteko eskubidea dute; dei bakoitzak iraupen tarte mugatua du... 905 motakoek ordea, ez dituzte arau horiek bete behar eta horren ondorioz, gehiegikeria ugari egiten direla argitu du Ruben Mendiolak.