-
Iñaki Altuna
2008ko Urriaren 24a
Larunbatetik larunbatera, zazpi egunotan izandako hiru argazkik EAJren izaera laburbildu dute. Balzak zuzentzen duen Ertzaintzak tolosarrek Lasa eta Zabalari egin nahi zieten omenaldia zapuztu izana da lehenengoa. Ordezkari jeltzaleek Rodriguez Zapateroren Gobernuak Espainiako Kongresuan aurkezturiko aurrekontuei babesa eman izana da bigarrena. Hirugarrena, berriz, gaur arratsaldean gertatuko da. EAJ, Lakuako bidaideak eta Aralar lagun, zenbait elkarretaratze deitu ditu Ibarretxek proposaturiko herri galdeketa galarazi dutela-eta.
Lehen bi gertaerak –PSOErekin bat eginik burututakoak– eta hirugarrena elkarren artean kontrajarriak direla usteko du batek baino gehiagok. Arazoa, ordea, ekintza bakoitzaren indarrean dago. EAJren norabidea zehazteko orduan, ekintza bakoitzak duen esanahia da argitu beharreko kontua. Banan-banan aztertzeak ere merezi du.
Ertzaintzak iragan larunbatean egindakoak duela hamahiru urte gertatutakoa gogorarazi du. Orduan, Hondarribiko aireportuan eta Tolosako hilerrian, kolpeka aritu ziren «beltzak», identifikatu berri ziren Lasa eta Zabalaren gorpuak jasotzera hurbildu ziren herritarren kontra. Hondarribian Guardia Zibilak jaitsi zituen hilkutxak hegazkinetik. Aireportuaren eraikinean, Polizia espainolak egurtu zituen bertara sartzen ausartu zirenak. Kanpoko aparkalekuan, berriz, Ertzaintza ibili zen gomazko pilotak jaurti eta bizkarrak berotzen. Guda zikinak gupidarik gabe hildako eta kare bizian lurperatutako bi gazteei egin beharreko lehen agurra galarazteko polizia guztiak aritu ziren elkar harturik. Irudi gogorrenak, halere, Tolosako hilerrikoak izan ziren, «beltzek» hilkutxak hartu nahi zituzten senideak kolpatu zituztenean. Gertaera haiek EAJko kide asko lotsarazi zituzten, baita «bakezale» asko ere. Lazo urdinaren ekitaldia antolatua zuten ondoko egunetarako, Anoetako estadioa betetzeko asmoarekin. Ez zen apenas jenderik joan. Eduardo Txillida eskultoreak eta ekitaldiaren antolatzaileak Bueren epailea jo zuen porrot haren errudun, Lasa eta Zabalaren gorpuak bahitzea agindu izanak jendeak lazo urdinari behin betiko bizkarra ematea eragin zuelako.
Halere, hamahiru urte igaro eta gero, EAJ orduko irudi bertsua errepikatzeko prest izan da, eta Ertzaintza bidali du Lasa eta Zabalaren argazkiak erakusten zituzten pertsonak jipoitzera eta atxilotzera. PSOErekin bilatzen duten hurbilketa lortzeko zer egiteko prest diren erakutsi du Balzak. Noraino irits daitezkeen azaldu du, gordinki. Lizarra-Garaziko garaiko aztarna oro lurperatzeko ordua dela uste du burukide batek baino gehiagok eta, horretarako, hitzarmen haren aurreko irudiak berreskuratu nahi izan dituzte, antza.
Aurrekontuei babesa eman izanak beste horrenbeste erakutsi du. Berebiziko esanahia du babes horrek; izan ere, PSOEren Gobernuak herri galdeketaren legea indargabetu ostean –Auzitegi Konstituzionalaren bidez– eman dio laguntza EAJk Zapaterori. Erabakitzeko eskubidea eta gatazkaren konponbidea omen zeuden jokoan Ibarretxeren ekimenean, baina, azkenean, gaur egungo erakundeen egonkortasuna eta bi alderdi horien etorkizuneko harremanak izan dute lehentasuna.
Horregatik, gaurko ekitaldien indarra ahuntzaren gauerdiko eztularen parekoa da. Hirukoak irmo erantzungo zuela iragarri arren, egunek aurrera egin ahala, apaldu egin dira. Gaurko ekimenarekin ere gauza bera gertatu da. Giza-kate luze bat izan behar zuen ekintzak oso maila eskasa hartu du azkenean. Argigarria.
Beraz, «bertako» alderdien gabeziei eta zikoizkeriari probetxua ateraz, sakoneko aldaketa politikoari harresia jartzen dabil PSOE. Katalunian egin zuen, CIUri esker. Euskal Herrian, EAJrekin ari da, eta baita UPNrekin ere. •