-
Iņaki Soto
2008ko Urriaren 24a
Terrorearen aurkako gerra delakoa nolabait ezaugarritzekotan, askatasunaren aurkako guda orokor gisa ezaugarritzen da. Estatuen eta estatuen mailatik goragoko egituren ekimen zehatzez haraindi, segurtasunaren eta askatasunaren arteko dialektikan lehendabiziko balorearen aldeko eta bigarrena susmopean jartzeko estrategia politikoa da Bush Administrazioak zuzendu, eta Mendebalde osoak jarraitu duen hau.
Askatasunaren aurkako neurrien artean asko eta asko pentsamendu askatasunaren aurka hartutako neurriak dira. Tradizio handiko jokabidea izan arren, hamarkada honetan «unibertsalki» onartutako marko ideologikoaren azpian garatu dira pentsamendu askatasunaren aurkako neurri legal eta ilegalak. Zuzenbide Estatuaren garapen errepresiboaz mintzo izan gara hemen luze eta zabal, eta historia edo historiografia ez da joera honetaz libratzen. Hala salatu dute joera desberdineko hainbat historialarik «Appel de Blois» izeneko manifestuan.
Timothy Garton Ash pentsalari britainiarrak eman du manifestuaren berri “The Guardian”en idazten duen artikuluan (www.timothygartonash.com. Gaztelaniazko itzulpena “El País”ek argitaratu du, 08/10/19). Manifestua “Le Monde”n argitaratu zen iragan astean. Pierre Nora historialari frantsesak zuzendutako «Liberté pour l'histoire» ekimenaren webgunean aurki daitezke aipatutako testuak (www.lph-asso.fr). Nora bera izan da manifestuaren bultzatzaileetako bat.
Adibide argigarri bat aipatzen du Garton Ash-ek. Egitate historiko berberaren aurrean (armeniarrek otomandarrengandik jasandako tratua), Suitzan armeniarren genozidioa ukatuz gero, legez zigor zaitzakete, eta Turkian genozidioa izan zela esateagatik joan zintezke kartzelara. Postmodernitatearen ezaugarria den erlatibismoa lege bihurtuta, alegia.
Nolanahi ere, historialariak aztoratu dituena Europar Batasunak jokabide hau erregulatzeko asmoa izan da. Alemaniar Justizia ministroak, Brigitte Zypriesek, EBren Justizia eta Barne Kontseiluan egindako proposamenean genozidio kasuak edo Gizateriaren aurkako krimenak ukatzen dituztenen aurka urtebetetik hiru urterainoko kartzela zigorrak ezartzea planteatu zuen. Gainera, adostasunik ez da lortu eta erabakia EBko estatuen menpe uztea proposatzen da. Estatuen interes kontrajarriak kontuan hartuz, Garton Ash-ek bide horretatik egitate historikoak negoziazio politikoen iturri izan daitezkeela salatzen du. Nora eta Garton Ash-ez gain, Eric Hobsbawm, Jacques Le Goff eta beste hamaika historialari ezagun ere manifestuaren sinatzaileen artean daude.
Hartara, «egia historikoak» instituzionalizatzeko eta «gezur historikoak» legez zigortzeko joera kezkaz ikusten dute historialari hauek. Historialari diren heinean, autore horietako bakoitzak gertaera historiko jakinen interpretazioak egia balira bezala tratatzen dituzte, noski. Adibidez, hauetako batzuen ustez Sobietar Batasuna inperio bat zen, erregimen totalitarioa; beste batzuen iritziz, aldiz, iraultza askatzailea. Alegia, ez dira erlatibismoa defendatzen ari, pluralismoa eta eztabaida historikoaren zilegitasuna baizik. Areago, ikuspuntu honek ez du zenbait irakurketa historiko edo sasi historikoen atzean egon daitekeen asmo zitala ukatzen. Baina gezur historikoak argudio historikoekin gainditu behar direla defendatzen dute, eta ez dekretu bidez.
Anatoliara joan gabe hemen badugu joera honen adibide onik: Argalaren figura eta ibilbide historikoa goraipatzeagatik Arnaldo Otegik jasotako zigorra, urrutira joan gabe. Halere, egiak egia eta gezurrak gezur, aipatutako historialari guztiek gure errealitateari buruzko informazio erabat okerra dutela aipatu behar da, amaitzeko.