e.lkarrizketa: Lolo RICO -
Osaba-izebak zituen Donostian. Haien alaba zaharrena Madrilera joaten zen eta bera Donostiara etortzen zen trukean. Harreman estua izan du Euskal Herriarekin. Bere hiru seme-alaba ere hemen bizi dira
Joxean Agirre
2008ko Urriaren 24a
Ez dira bereak memoria politikoak. Bere oroitzapen liburua ez da lan literario bat ere. “¿Cómo es posible que el tiempo pase tan deprisa y que yo no me dé cuenta?” liburuan bere egilearen emakume kontzientzia da gehien nabarmentzen dena. Elkarrizketa bat egiteko Donostiako Prim kalean duen etxera hurbildu gatzaizkiolarik, hala ere, Euskal Herriarekin duen loturaz mintzatu zaigu behin eta berriz. Orain bi aste atera zuen liburua. Madrilen eta Bartzelonan egin ditu aurkezpenak eta elkarrizketak egin dizkiote bata bestearen atzetik. Pixka bat abaildua aurkitu dugu. Ez genuen bere ibilbide osoari errepasoa emateko lekurik eta gai nagusi batzuk aipatu dizkiogu soilik.
Hitz egin iezaguzu zure aitaz?
Aitak sekulako eragina izan du nire bizitzan. Aita bezalakoa izaten saiatu naiz bizitza osoan eta adinean aurrera joan ahala ohartu naiz gero eta amaren antz gehiago dudala. Aita eskuineko pertsona bat zen. Gerra garaian heriotzara kondenatuta egon zen Madrilen. Errepublikazaleek kondenatu zutela esan nahi dut, alegia. Baina gerra amaitu zen eta depuratu egin zuten. Nik ezin dut orain hitz gutxitan historia hori guztia kontatu, neurri handi batean itzal asko dituen historia ere badelako. Abokatua zen eta badirudi garaiko epaiketa sumarisimo horietako epaile izendatu zutela eta ez zuela parte hartu nahi izan. Baztertu egin zuten. Etxean zuen bulegoa eta berak defendatu zituenen artean badakit anarkistak ere bazirela, hain zuzen ere anarkista batek utzi baitzion preso zegoela ihes egiten. Bera antikomunista porrokatua zen. Nik PCEn militatu dut. Ideologikoki, beraz, elkarrengandik oso urrun ibili gara; hala ere, asko markatu ninduen. Hitz gutxiko gizona zen. Ez dut uste sentimendu gutxikoa zenik, baina gorde egiten zituen. Liburutegi handi bat zuen eta oso txikia nintzela bultzatu ninduen irakurtzera. Margolaria izan nahi zuen, baina bere aitak zuzenbidera bultzatu zuen. Ondo margotzen zuen. Bere eskutik bisitatu nituen Madrilgo museoak. Eta Arte Ederrak ikastea erabaki nuenean, beragatik izan zen, aita bezalakoa izan nahi nuelako. Lotsatia eta ziurtasunik gabekoa nintzen. Halakoxea naiz orain ere. Adinarekin aldatu egin naiz eta gero eta amaren antz gehiago dudala ohartu naiz.
Nongoa zen ama? Nolakoa zen?
Nafarra zen. Cortesekoa zen familia. Kultura euskalduna zuten. Niri zortzikoak kantatzen zizkidaten. Gazteleraz, hori bai. Sukaldean oso onak ziren amona eta biak eta euskal sukaldea egiten zuten. Baina oso komunikazio gutxi izan nuen nik amarekin. Uste dut ez ninduela inoiz ulertu.
Zer harreman izan duzu zuk Euskal Herriarekin?
Harreman estua izan dut Euskal Herriarekin. Ni 1935ean jaio nintzen eta, aita Madrilen utzita, Valentziara ihes egin zuen familiak nik bi urte nituenean; handik, itsasontziz, Hendaiara iritsi ginen. Donostiako Hotel Aranan eman genuen denboraldi bat. Nire lehen oroitzapenak hotel horretakoak dira. Ordurako Lolo deitzen ninduten. Dolores naiz izatez, baina gerra hasi eta berehala bonba batek hondatu zigun etxea eta aitaren adiskide baten etxera aldatu ginen. Manolo deitzen zen eta nik Lolo deitzen omen nion. Izen horrekin geratu nintzen bizitza osorako. Txikitako egonaldi horretaz gain, oso harreman estua izan dut Donostiarekin. Amaren anaia bat Donostiara ezkondu zen eta gaztea nintzela denboraldi luzeak ematen nituen hemen. Trukea egiten genuen. Beren alaba zaharrena Madrilera joaten zen eta ni Donostiara etortzen nintzen. Haurtzaroko eta nerabezaroko urte dezente Donostian pasatu nituen. Euskal Herrian ireki nituen, beraz, nire begiak bizitzara. Nire senarra ere euskalduna zen. Hemeretzi urte egon nintzen berarekin ezkonduta. Bilbotarra zen. Horregatik, nongoa naizen galdetu izan didatenean, donostiarra naizela erantzun izan dut. Madrilen ezkonduta geundela ere, Zarautzera etortzen ginen uda pasatzera. Biarritzen bi urte eta erdi egin ditut eta orain dela lau urte eskas etorri nintzen Donostiara. Liburuan Zarauzko udaldiez hainbeste hitz egiten badut, oso luzeak zirelako egiten dut, ekainaren amaieran hasi eta urriaren erdi aldera bukatzen baitziren. Udatiarrek orduan ghetto bat osatzen zuten, baina niri bertako jendearekin nahastu eta ibiltzea gustatzen zitzaidan, udatiarrak baino askoz ere gehiago interesatzen zitzaizkidan. Gorrotoa ere banien aristokrata horiei. Festak antolatzen zituzten itsas ertzean eraikitako etxe ikusgarri haietan. Eta ez nuen festa horietan euskaldun bakar bat ere ezagutu. Bertako jendearekin ibiltzea gustatzen zitzaidan. Are gehiago esango dizut, herriko jende xehea mitifikatu egiten nuen eta kontzientzia politikoa hartu nuenetik, aita abokatu burges bat izan ordez beste profesioren batekoa izatea nahiago nukeela gogoratzen naiz, etxe bateko atezaina esaterako. Bi frustrazio izan ditut nik, beraz: lehena aita burgesa izatea da eta bigarrena euskalduna ez izatea. Nongoa nintzen galdetzen zidatenean, donostiarra nintzela erantzuten nuen. Hori zen nire bigarren frustrazioa.
Zure seme-alaba batzuk ere Euskal Herrian bizi dira.
Maria, Isabel eta Nicolas bizi dira hemen. Mariak diseinuan lan egiten du eta bere umeak erabat euskaldunak dira. Ni harrituta egoten naiz euskaraz nola hitz egiten duten entzuten. Isabelek oso ondo idazten du. Nicolas eskultore ona da, ez du sekula amore ematen. Kasu berezia dela esango nuke. Ni banandu nintzenetik, oso larri ibili gara diruz eta Nicolasek gorriak ikusi ditu, baina ez du sekula pauso bat atzera eman, bere bideari eutsi dio. Oraintxe ari dela esango nuke bere lana kaleratzen. Santiagori ere asko gustatzen zaio Euskal Herria, baina Tunezen du lana eta han jarraitzen du, nahiz eta Euskal Herriko egoera oso gertutik jarraitzen duen. Santiago izugarri pertsona koherentea da. Txikitandik bizi izan da liburuen artean. Pertsona irekia da, baina liburu artean bizi izan da beti. Izugarri zehatza da gauzak aztertzen dituenean.
Bere azken liburua, «Leer con los niños», oso ederra da.
Ederra da benetan. Hor kontatzen dituen gauza asko nik neure begiekin ikusi ditut. Lucia bere alaba zaharrenari “Divina comedia” eta beste hainbat klasiko irakurtzen zizkion lo hartu aurretik.
Noiz ezagutu zenuen Alderdi Komunistako jendea?
Ezkondu eta gero. Mezatara nindoala esaten nion senarrari eta igande arratsaldetan bileratara joaten nintzen. Niri marxismoa latina erakusten zidan neska euskaldun batek erakutsi zidan. Ni batxilergoa egin gabea nintzen. Oso neska gutxik egiten zuten nire gaztaroan batxilergoa. Helduentzako batxilergoa jarri zutenean latina ikasi behar nuen eta horrela ezagutu nuen Marina. Latin gutxi erakutsi zidan, baina marxismo asko. Garai horretako gure militantzia ere ez zen beste mundukoa. Bilerak egiten genituen, multikopia bat zegoen eta han ateratako orriak banatzen genituen. Hori zen guztia, baina ez zen gutxi, kartzelara joateko nahikoa baitzen. Militatzen hasi nintzenerako pare bat seme-alaba izango nituen. Antifrankistak ginen. Nik aberatsen mundua inguruan ezagutu nuen eta gorrotoa nion mundu horri. Hortik sortu zitzaidan klase kontzientzia ere. Nik ez nuen gaztetan marxismorik irakurri. Bizitzak berak erakutsi zidan klase zapalkuntza zer den.
Emakume kontzientzia da, hala ere, zure oroitzapen liburuan nabarien agertzen dena.
Teorian kontzientzia soziala eta emakume kontzientzia batean jaio ziren, baina bigarrena lehenago sentitu nuela esango nuke, nik emakume bezala sentitzen nuena adierazteko beharra oso azkar sentitu bainuen. Beti sentitu naiz lekuz kanpo, lotsatia naizelako beharbada; zeinek daki, agian, lekuz kanpo sentitu naizelako izan naiz lotsatia. Horrek ere lagunduko zidan kontzientzia hartzen. Nire inguruan ez ninduten ulertzen. Alderdi barruan ulermen hori askoz ere handiagoa zen. Baina alderdi barruan ere nire arazoak nituen. Garai hartan janzteko era oso garrantzitsua zen. Ezkerreko emakumeak ez ziren ile-apaindegitik pasatzen eta ni burges bat nintzen goitik behera. Baina, ni isilka nintzen komunista eta betiko itxurarekin jarraitu beharra nuen.
Zure ziurtasun falta hori gauza askotan nabaritzen da. Ezkondu baino zortzi egun lehenago ezkontza bertan behera uzten saiatu zinen.
Hala da. Nire ezkontza gaizki aterako zela sartu zitzaidan buruan eta bertan behera uzten saiatu nintzen. Ez zen beharbada nire senargaia ez nuela maite. Ezkontzak ordezkatzen zuen guztiari nion beldurra. Nire senarra eta bere lagunak Tierno Galvanen ikasle izandakoak ziren, europazaleak eta irekiak. Talde horretan erabat onartua sentitu nintzen, baina ezkondu eta gero nire senarrarekiko diferentziak handitzen hasi ziren.
Seme-alaba horietatik zeintzuk izan ziren telebistako zure etapan zurekin lan egin zutenak?
Isabel eta Santiago. “Electroduendes” saileko gidoilaria izan zen Santiago eta, Isabel, berriz, Javier Gurrutxagak aurkezten zuen saileko gidoilaria izan zen “La bola de cristal” saioan.
Etapa horri buruz oso ondo mintzatzen zara liburuan.
Oso etapa polita izan zen. Geunden egoera ekonomiko larritik ateratzen lagundu zigun, batetik, eta, bestetik, oso jende interesgarria ezagutu genuen. Arrakasta izugarria izan zuen programak. 100.000 ikuslerekin hartu genuen “La bola de cristal” eta 5.000.000 ikuslerekin utzi genuen. Baina arrakasta horretaz gerora ohartu naiz. Madrilgo mobidaren garaia zen eta mobidaren estetika erabili genuen, baina gure saioa kritikoa eta marxista zen ideologikoki eta mobidak ez zuen ideologiarik. Haustura estetiko bat ekarri zuen, baina besterik ez. Espainia gris hartan kolorea jarri zuen.
Liburuan kontatzen dituzun pasadizoen artean badago bat Garcia Marquezi buruzkoa, oso xelebrea.
Bartzelonako Bruguera argitaletxean lanean ari nintzela lankideek bakarrik utzi ninduten eguerdi batean eta berogailua konpontzera langile bat etorriko zela esan zidaten. Langile itxurako batek jo zuen atea eta barrura sartu nuen. Ez zela lanean hasten ikusirik, galdetu nion eta Gabriel Garcia Marquez zela erantzun zidan oso apal. Nik bere “Cien años de soledad” irakurria nuen, baina ez nuen ezagutu. Sekula ez dut halako lotsarik jasan nire bizitzan.