Pertsona gorrak -
Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartea, Aransgi, kanpaina egiten ari da inguru irisgarri bat eraikitzeko beharraz ohartarazteko. Panpin bat burbuila batean preso. Medikuarenean, bankuan edo antzerkian, borrokatu eta isolatzen dituen horma hautsi behar izaten dute eguneroko bizimoduan
Maider Iantzi
2008ko Urriaren 24a
Casimiro Ondók gizartean komunikatzeko arazoak ditu. Hitzaldi batera, hotel batera edo erietxera joatean, komeni zaio zeinuen hizkuntza dakien pertsona bat ondoan izatea. Gainera, retinosis pigmentaria gaitza dauka, hau da, bere begiek argi gehiago behar dute eta ez dute ertzekoa ikusten ahal, erdian dagoena baino ez. Kalean oinez doala, aurrera begira, lurrean zulo bat edo objekturen bat badago trabatu egiten da.
Jennifer Santiagoren lagun gehienak gorrak dira; entzuten duten pertsonen artean badago, beti egon behar du galdeka zer erran duten. Kontatu du jendea ez dela gauza batzuez konturatzen. Adibidez, ez daki igogailuan kristala izatea zein garrantzitsua den gor batentzat, bertatik ahotsen bidez jaso ezin duen informazioa jaso baitezake. Berak ez du txirrinik etxean; argiekin moldatzen da. Teknologia berriek anitz laguntzen dutela deritzo: SMSek, webcam-ak, Messenger-ak… askatasun handia ematen dute. Iritzi berekoa da Casimiro Ondo ere. Bere ustez, teknikak arazo batzuk konpon ditzake. Interpretea lanpetuta dagoela eta gorrarengana ezin badu joan, urrundik komunikatu daitezke webcam bidez.
Mutil gazteak tren geltokian bizitako egoera baten berri eman du: «Ilara handia dago, baina lasai-lasai noa leihatilara txartelak erostera. Langileak ez dit ulertzen eta urduri jartzen da ilara handitzen ari delako. Idatzi egiten diot papertxo batean. Zeinuen hizkuntzan oinarritutako idazkera da nirea eta ez du ulertzen. Haserretu egiten da ilarak handitzen jarraitzen duelako». «Niri gertatu zait aireportuan bozgorailuetatik esatea hegazkina berandu datorrela, denak kafea hartzera joatea eta ni han gelditzea ezertaz jabetu gabe. Horrelakoak idatziz ere jakinarazi beharko lirateke», gaineratu du Santiagok. Taxia hartzean ere komunikatzeko arazoak izaten dituela adierazi du Ondok. «Kalea esan arren, ez didate ulertzen, eta mapa batekin azaldu behar diet».
Banketxean, agian ez dituztela abal eta horrelako hitzak ezagutzen agertu du Santiagok. «Hizkuntza errazagoan azaltzeko eskatzen diet, baina azalpena ez diet ulertzen. Bi arazo elkartzen dira orduan: komunikazioarena eta hiztegiarena. Garrantzitsua izanen litzateke interpreteak egotea, dirua sartzeko eta ateratzeko ez baitut zailtasunik, baina kreditu bat eskatzeko bai».
«Kaixo, zer moduz?»
Jennifer Santiago eta Casimiro Ondo ikasleak dira eta oraindik ez dute errenta aitorpena egin behar izan. Aitorpena egiteko, entzuten duen pertsonaren batekin joaten dira gorrak bankura eta kontu pribatuak azaldu bertze aukerarik ez dute. Ondok kontatu du medikuarengana amak edo lagun batek laguntzen diola, eta, horrenbestez, ez dela gai, independentzia falta zaiola sentitzen duela. «Entzuten duen pertsonak bera baino gutxiago balitz bezala begiratzen dio gorrari. Askotan, bera engainatzen ari direla sentitzen du gorrak», agertu du.
Hezkuntzari dagokionez, aspalditik gorrentzako eskola bereziak egon direla eta orain agintariek entzuten duten pertsonekin batera ikas dezaten nahi dutela azaldu du Santiagok. Interpreteak eta irakasle bereziak eskaintzen dizkiete horretarako. «Ongi dago hezkuntza egiturara egokitzeko eta entzuten duten pertsonak ezagutzeko. Gorrentzako ekintza bereziak ere egiten ditugu, elkar ezagutzeko eta harremana izateko, kanpamentuak, ibilaldiak… Lehenago, gorrentzako eskola batean ikasten nuen eta gero entzuleekin batera jarraitu nuen. Altzariekin lotutako ikasketak egiten ari naiz orain Donostian. Lehengo institutuan gor bakarra nintzen klasean; orain, aldiz, talde bat gaude eta elkar babesten dugu».
Santiago ez bezala, Ondo beti egon da entzuleekin gelan, nahiz eta gorrekin ere harremana izan. Gorrentzako eskola batean ikastea gustatuko litzaiokeen arren, entzuleen institutu batean ari da Batxilergoko lehenengo maila egiten. Bi irakasle ditu laguntzeko, eta interprete bat “erdizka”.
Baina, nolakoa da entzuten dutenen eta gorren arteko harremana? Santiagoren esanetan, batzuetan laguntzen diote eta bertzeetan paso egiten dute. Aurtengo ikasturtean hagitz gustura dago, kideek interesa erakutsi dutelako eta babesa ematen diotelako. Ondok ohartarazi du harremana aldatu egiten dela ikasturtea aurrera doan heinean. «Hasieran, zu ulertzen saiatzen dira, baina kurtso erdian ahalegina egiteaz nekatu eta urruntzen hasten dira pixkanaka-pixkanaka». «Bertze batzuk ez dira hurbildu ere egiten –erantsi du Santiagok–. Komunikazioa zailagoa dela ikusten dute eta nahiago dute ez saiatu». Oinarrizko komunikazioa izaten da: «Kaixo, zer moduz?». Igogailuan bezala.
«Gorren taldea beti izan da gutxiengo batena eta bazterrekoa. Nahiko nuke talde handiago batean sartzea», adierazi du Ondok. Ez du inoiz hitz egin eta bertzeek zeinuen hizkuntza jakitea behar du. Santiago zeinuen hizkuntzan aritzen da eta hitz egiten du, baina, hala ere, komunikatzeko arazoak ditu. Biek dute autoestimu egokia, hagitz kontent daude bizitzarekin, nahiz eta hobetu daitekeen. «Zenbaitetan, atzeratuak garela pentsatzen du jendeak, baina nik maite dut zeinuen hizkuntzan komunikatzea –ohartarazi du Santiagok–. Desberdina da, gehiago adierazten dugu gorputzarekin. Entzuleekin komunikatzea zailagoa da. Batzuekin komunikatzen naiz; gehienekin ez. Bi urte daramat atletismoa egiten eta dagoeneko badut konfiantza entzuleekin. Biak saiatzen gara komunikatzen, beraiek eta ni, baina gure artean adreilu horma bat altxatuko balitz bezala da, momentu bat iristen da ezin duguna gehiago komunikatu, eta nire buruarekin komunikatzen naiz».
Zer eskatzen diete pertsona gorrek gizarteari? Eta politikariei? Santiagok gorrengana egokitzeko eskatzen dio jendeari. «Beti gu egokitzen gara eta gizartearen gehiengoak ez du gure errealitatea ezagutzen. Gobernuei eskaerak egiten dizkiegu, baina paso egiten dute beste lehentasun batzuk dituztelako. Gu ere lehentasuna gara. Harresiak hautsi nahi ditugu. Zeinuen hizkuntzaren legea onartuta dago, bada zerbait, baina gehiago behar da. Azpititulu gehiago ETBn, adibidez. Telebista ikusteko eskubidea dugu, entzuleek bezala». Estatu espainolean azpititulu gutxien dituen katea da ETB eta, gainera, ez dizkiete gorrei programa interesgarrienak eta prime timean eskaintzen. Lotsagarria deritzote horri Santiagok eta Ondok. Errate baterako, Arabian eta Israelen anitzez ere aurreratuagoak daudela azaldu dute, azpitituluak zuzenean agertzen baitira. Europar Batasunean ere askoz azpititulu gehiago daude.
«Interprete eta webcam gehiago egon daitezela eskatzen dugu; aireportuan informazioa idatziz ematea; leihatiletan txartelak erosteko interpreteak egotea… Entzumen arazoak dituzten pertsonentzat badira laguntzak, baina nik gor guztientzat exijitzen ditut eskubideak, ez dut sailkatzea gustuko. Interprete bat eskatzen badut ez didate segituan ematen, bi egun lehenago abisatu behar dut. Beraz, larrialdi batean, ez dut interpreterik», adierazi du Santiagok. Ondok azaldu du elkarteek eta federazioek ematen dutela orain zerbitzu hori eta publikoa izanez gero, zuzenagoa izanen litzatekeela.
Autopistan dauden larrialdi postuetan telefonoa dago; tren geltokietan, interfonoa. 112ra SMSak bidal daitezke, baina 8 orduz bakarrik eta, gainera, zerbitzua ez dabil ongi, kexatu dira.
«Entzuleen munduaren eta gorrenaren artean ezberdintasun handia badago ere, gauzak hobetzen ari dira. Orain independenteagoak gara eta baliabide gehiago ditugu, baina gehiago behar dira. Borrokan segitu behar dugu, gorren autoestimua eta nortasuna landu, baita entzuleena ere. Gurpil aulkian daudenak, itsuak… Murriztasunen bat duten gainerako pertsonei ere begiratu behar diegu, enpatia landu, bestearen lekuan jarri», bukatu dute.
Eskaintza Administrazioari
«Gizarte irisgarri baten alde» lelodun kanpaina jende guztiari zuzenduta dago. Alde batetik, gizarteari oztoporik gabeko mundu bat eraikitzeko beharraz ohartaraztea dute xede, non denok aukera berdintasunean parte har dezakegun eguneroko bizitzan. Bestalde, instituzio, erakunde eta enpresak Aransgira joatera gonbidatzen dituzte, denon artean gizarte justuago bat eraikitzeko. Ingurune, produktu eta zerbitzuak egokitzea da entzumen irisgarritasuna, pertsona guztiek ulertu eta erabili ahal izateko, edozein ezgaitasun izanda ere. Hori lortzeko, proposamen bat egiten diote Administrazioari: «Neurri teknikoak guk jartzeko aukera eskaintzen diogu». Jose Montero presidenteak interpreteen zerbitzua Lakuak edo Administrazioak antolatzea planteatu du, atal guztietan: osasunean, Justizian, udaletxeetan, Aldundian... «Batzuetan ez da beharrezkoa bertan egotea, web kamerarekin aski da. Teknikarekin baliabideak jar daitezke, eta ez dira garestiak», erantsi du.
Guillermo Azkarate koordinatzaile eta psikologoak adierazi duenez, instituzioek kontzientzia har dezaten eta gorren kolektiboa exijitzeko beharraz jabetu dadin ari dira kartelak itsasten, liburuxkak banatzen eta kanpainako gainerako ekintzak egiten. Izan ere, gorrei oinarrizko eskubideak zapaltzen baitizkiete. Sendagileari azalpenak gaizki ulertuz gero osasun arazoak izan ditzakete. Hezkuntzan, baliabideak behar dituzte informazioa jasotzeko. Ekitaldi publikoetara iristen dira, baina gero ez dira azaldutakoaz jabetzen. Euskal telebista publikoak urtean 450 ordu soilik ematen ditu azpititularrekin. Ginekologoarengana amarekin edo bertze pertsona batekin joan behar dute. Monteroren arabera, eskubideek betebeharrak eskatzen dituzte, kontu larriak baitira; medikuari zer gertatzen zaion azaldu ezin dion gorraren bizitza arriskuan egon daiteke.
Guillermo Azkarate 1987an hasi zen gorrekin lanean eta ordutik gauzak asko hobetu direla pentsatzen du: lehen ez bezala, denek dute titulazioren bat; teknologia berriei esker autonomia gehiago dute; gizarte zerbitzuak ere hobeak dira... Hala eta guztiz ere, arazo sozial handiek hor diraute. Horiek gainditzeko, Monteroren iritziz, gizarteak pertsona gorra bere osotasunean ikusi behar du, ez bere belarriak soilik. Pertsona bere osotasunean garatu behar da eta arazoak konpontzen diren heinean hobetuko da bere egoera. Ezinbertzekoa da beharrak betetzea eta horrek ahalegin erantsia eskatzen du. Lehen, ahozko hizkuntza erabiltzen zen, baina orain zeinuen hizkuntzak ate berriak ireki ditu gorrentzat. Santiago eta Ondo zeinuen hizkuntzan ari dira ikasketak egiten, neurri handiagoan edo txikiagoan. «Entzuteko gai ez bazara, badaude beste bide batzuk, eta nik saiatu behar dut bide horiek ematen. Badaude belaunaldiak aukera hori izan ez dutenak, nahitaez ezpainak irakurri behar zituzten», adierazi du Mirari Perez Gaztelu mediku foniatrak.
Monterok azaldu duenez, maiz familia sentimendu edo perspektibarekin jokatzen da perspektiba orokor bat markatu beharrean, eta horrek eragin handia du. Haurtzaroan hartzen ez diren neurriek ondorioak izaten dituzte. Gorren isolamendua ere aipatu du: «Baztertuta sentitzen dira, askotan benetan hala daudelako eta bestetan egoera ezagutzen ez dutelako». «Lehenbiziko informazio iturria familia da eta pertsona gorrari zuzenean esan behar diogu jakitea nahi duguna», jarraitu du Azkaratek azaltzen. Entzumena duten umeek familiako kideen solasaldiak aditzen dituzte jolasean dabiltzala. «A zer faktura handia iritsi zaigun hil honetan!», entzuten badute, badakite ezin dutela Play Station-ik eskatu. Badago informazio afektibo bat gurasoek zuzenean azaltzen ez dietena; telebistan ikusten dute, ingurukoei entzunez... Baina gorrekin hau guztia landu behar da eta zerbitzuak erabiltzeko aukeraren oinarrian aurretik emandako urrats horiek egon behar dute.
Lan egin ala lokartu
Demagun guraso gor batzuek beren umea medikuarengana eramaten dutela. Sendagileak erraten die ezin dela beraiekin komunikatu eta erizainak botiken errezeta ematen die. Hurrengoan entzumena duten aitatxi-amatxiei deituko diete eta ez dute gurasoen funtzioa beteko. «Edo lan egiten dugu eta kolektibo anestesiatu bat izango dugu», ohartarazi du Azkaratek. «Ikastetxeko bileretara, sendagilearengana... Normalean aiton-amonak joaten dira».
Eta lan merkaturako zein sarbide dute gorrek? Aransgiko kideek kontatu dutenez, batzuk haserretu egiten dira Inemera edo Langaira joatean, zuzenean, zentro berezietara bideratzen dituztelako. Hala ere, orain honako prozesua gertatzen ari omen da: gazteak zikloak ikasten ari dira, ohiko enpresetan egiten dituzte praktikak eta horien bidez bertan lortzen dute lanpostua. Gipuzkoan gor guztiek omen dute lana, baina kantitateari bezala, kalitateari ere begiratu behar zaio: langileak gustura daude? Baldintzak hobetu behar direla deritzote. Azkenik, zeinuen hizkuntza egokitzeko eta modernizatzeko ahalegina egin behar dela pentsatzen dute. Adibidez, karrera teknikoetan erabiltzeko.