Gaixotasunak jota, ospitaleko ohean sueroa bailitzan poltsa eskegi eta odol-transfusioa hartzea normaltzat hartzen dugu. Zer esanik ez, istripu baten ondorioz ebakuntza-gelan bagaude. Odola barra-barra hartzeko eskubidea dugu. Baina, konturatzen al gara odola ez dela kaniletik nahi adina ateratzen?
2008ko Apirilaren 08a
Gizakiak odola behar du, ezinbestean. Baina preziatuenen artean preziatuena dugun likidoa ez da ereiten, zuhaitzetatik jasotzen edota supermerkatuetan erosten. Landatu beharra dago; odola jasotzeko eman beharra dagoenaren kontzientzia landatu beharra.
Gaur8 Elgetaraino joan da ohiko odol ateratzeak nola egiten diren ikusteko. Bertan hogeitaka urte faltarik gabe deitzen zaienean azaltzen diren Joxe Manuel eta Begoñarekin odol-emate prozesua jarraitu dugu.
Gero, odol horren bidea jarraitu dugu Donostiako odol bankuraino eta, bertan, Sabin Urzelai presidentearen eskutik, zentrifugatu ondoren behar ezberdinetarako odolaren osagaiak nola banatzen diren ikusi bitartean bakoitza zertarako den ezagutu dugu.




