The Generations Networkek Ancestry.com-eko gehiengoa Spectrum Equity ikerketa fondoari saldu dio. Ancestry.com genealogia gunea sektorean mundu mailan nagusi da eta bost mila milioi abizen ditu bere artxibo historikoan.
2007ko Urriaren 18a
Genealogia gune hau Estatu Batuetan eta beste zazpi estatutan dago present. Ordaindutako izen emateekin funtzionatzen du eta erabiltzaileek euren zuhaitz genealogikoa on-line egin dezakete, beste erabiltzaileen zuhaitzekin uztartzeko gai den teknologia garatu dutelarik.
1996tik martxan, 2006ko uztailetik aurrera 3,8 zuhaitz genealogikotik gora sortu dituzte bertan eta artxiboari 330 milioi abizen gehitu zaizkio. 2,5 milioi omen dira egun erabiltzen duten pertsonak.
The Generations Networkeko guneek ordaintzen duten 900.000 mila harpidedun eta mundu mailan hileko 8,2 milioi bisitari dituzte. Korporazioak myfamily.com –norberaren familiaren historia idatzi daiteke bertan–, rootsweb.com, genealogy.com eta familytreemaker.com guneak bereak ditu, eta baita Ancestry Magazine aldizkaria ere.




