Apple etxearen hainbat tramankulu moda-modan daude, iPoda, iPhonea... Euskal Herrian ere badira Steve Jobsek zuzentzen duen etxeko produktuen jarraitzaileak. Appleberri du izena etaorain gutxi berritu dute.
2007ko Urriaren 16a
Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Appleberri guneak diseinu nahiz atal berriak ditu orain. «Euskal Mac erabiltzaileei zuzenduta dago. Parte-hartzea bultzatu nahi da bigarren aro honetan, horretarako sortu diren aukera berriekin».
Duela bi urte inguru sortu zuen Appleberri webgunea Antton Peñak baina «blog pertsonal izatetik euskarazko Appleren blog komunitario ez ofiziala izatera pasa zen handik gutxira eta orain bost 'MacErok' kudeatzen dute. Guztiak euskaldunak eta gazteak».
Bide horretan aurrera egiteko, diseinu eta berriak estreinatu ditu Appleberrik. «Webgunea osatzen duen atal nagusia albisteena da, baina bideoak ere gaineratu dituztem baita eztabaidagunea ere.
Ezagutzeko modurik onena webgunean sartu eta nork bere kabuz ikustea da. Besteak beste, GAUR8k argitaratutako erreportaje baten berri ere ematen dute: «iPhone bat Euskal Herrian».




