Italia-Pederastia -

Italiako ministro Paolo Gentilonik Interneteko pederastiaren kontrako borrokak nazioartekoa izan behar duela nabarmendu du eta, bide horretan, delitu horren kontra egiteko Europa mailako polizia bat sortzea proposatu du. Modu berean, haurren pornografia sustatzen duten webguneen zerrenda beltza osatzea proposatu du.

2007ko Uztailaren 17a

Interneten zabaltzen den pederastiaren kontra borroka egiteko Europako herrialdeen batasuna deitu du Italian Komunikazioen ministro den Paolo Gentilonik. Bere ustez, nazioartean eta Europa mailan gogor egin behar da haurren pornografia sustatzen duten webguneen kontra eta alor horretan espezializatutako polizia bat sortzeko proposatu du, espreski pederastiaren kontra arituko dena.

Horrez gain, Europa mailan pederastia sustatzen duten webguneen zerrenda beltza osatzea proposatu du. Italian berriki sortu dute era horretako zerrenda beltza eta, orain, Europa mailara eraman nahi du proposamena aipatu ministroak.