Portugalen indarrean jarri berri den abortuaren despenalizazioaren legeak arazoak izan ditzake praktikan, osasun alorreko profesional batzuren kontzientzia-eragozpenak direla eta.
2007ko Uztailaren 16a
Hamar asteko epean abortatzeko nahikoa izango da emakumeak hala eskatzea, martxoaren 8an onartutako legeak dionez. Hala ere, obstetrizista eta ginekologo askok, hauei ere legeak hala uzten dielako, kontzientzia-eragozpenak argudiatuz ez dutela halakorik egingo adierazi dute eta Portugaleko prentsan azaldu denez, kontsultatutako 50 ospitaletik 9tan ez omen dute aborturik egingo.
Otsailean egin zen erreferendumean %59ak aurreko legeak bertan behera gelditzea onartu zuen. Honen arabera, abortatzeak hiru urteko espetxe zigorra ekar zekiokeen emakumeari, beti ere bortxaketa, emakumearen bizitzaren arriskua eta umekiaren malformazio kasuen salbuespenekin.
Familia Plangintza elkarteak kaleratutako ikerketa batek dionez, 2005an legez kanpoko 18.000 abortu egin ziren Portugalen. Erreferendumaren ondoren, Elizak «erabilera txarra» gainbegiratuko zuela eta profesionalen kontzientzia-eragozpena errespetatzen d
en ala ez adi egongo zela adierazi zuen.
Portugaleko biztanleen %90ak bere burua katolikotzat jotzen du eta Elizak adierazi zuenez, «abortua legeztatzeak ez du moralki legitimatzen» eta «pekatu larria izaten jarraitzen du».




