Kultura -
Europako zinea sustatzeko Europar Batasunak YouTuben (EUTube) eseki duen bideoak sekulako eztabaida sortu eta, era berean, arrakasta izan du. Bertan, filma ezberdinetatik hartutako orgasmo eskenak agertzen dira, 44 segundotako sexu eztanda osatuz.
2007ko Uztailaren 05a
Duela 14 aste eskegi eta gaur eguerdirarte, dagoeneko bi milioi eta erdi aldiz ikusi da bideoa. «Good Bye Lenin!», «Breaking the waves», «Amelie» edota «La mala educación» bezalako EBk diruz lagundutako filmetako zatiekin egindako muntaia da.
Bideoaren azken esaldiak ere, «Let's come together», badu bere mamia, normalean «juntatu gaitezen» esan nahi duen arren, «korritu gaitezen» bezala ere itzuli baidaiteke.




