Hanburgon milaka pertsona bildu dituen manifestazioarekin G-8ren bileraren kontrako protestei hasiera eman diete Alemanian
6.000 pertsona inguru bildu ziren atzo Hanburgon G-8-ren eta beronen testuinguruan egiten den euro-asiar topagunearen (ASEM) aurka. Manifestazioa larunbatean Rostock-en egingo denaren "entsegu orokortzat" jo izan da. Baita poliziarentzako ere, ikaragarrizko zabaltzea egin baizuen eta 50 pertsona itauntzeko atxilotu baizituen. «Hau eskandalu bat da», esan zuen Andreas Blechschmidt antolatzaileen bozeramaleak.
2007ko Maiatzaren 29a
Manifestariek "G-8ren eta ASEM goi-bileraren aurka" jartzen zuen pankartak eraman zituzten. Batzuk, "kritika=izua" idatzita zuten musukoak ahoa estaliz zituzten, Europar Batasuneko txandakako presidentetzak eta G-8k Heiligendamm-en ekainaren 6tik 8ra egingo duten goi-bilerari begira hartu dituzten gehiegizko segurtasun neurriak direla-eta.
Aurreko asteetan, ezkertiarren kontrako sarekadak egin dituzte Alemaniako agintariek eta ekintzaile hauen gorputz usainaren laginak hartzera iritsi dira. Neurri hauek gogor salatu dituzte, baita hainbat alderdietako politikariek ere, gehiegizkoak eta herrialdearen historian gainditutako garaietako moduak direla azpimarratuz.
Europako 27 estatuetako Kanpo-arazoetarako ministroek eta Asiako hego-ekialdeko hamar estatuetako (ASEAN) eta Txina, Japonia eta Hego-Koreako ordezkariek egingo duten ASEM goi-bilera atzo hasi zen eta bihar amaituko da. Gai garrantzitsuenak, klima aldaketa, merkatal harremanak, energia eta Ipar-Korearen programa nuklearra dira.




