-

Interneten erabiltzen diren kode sekretuak seguruak dira adituen esanetan

Whitfield Diffie kriptografian adituak adierazi du Interneten erabiltzen diren kode sekretuak oso seguruak direla. Adierazpenok Bartzelonan egin diren jardunaldietan egin ditu. Bere esanetan gertatzen diren segurtasun akatsak gehienetan ez dira kriptografiagatik izaten, erabilpen desegokiagatik baizik.

2007ko Maiatzaren 28a

Whitfield Diffiek, Martin Hellmanekin batera, gaur egun ezkutuko klabeak sortzeko dagoen metodorik nagusiena asmatu zuen 1976an. Sun Microsystems enpresaren segurtasun zuzendariak, honokoa gehitu du: «Gazte ugari interesatzen dira kriptografiaz (informazioa zifratu eta deszifratzeko zientzia) eta oraindik kontu asko daude konpontzeko segurtasun arloan».

Kriptografiaren ezagutza ez dago oso hedatuta, baina guztiok erabiltzen ditutu kriptogramak oharkabean, dela korreo elektronikoaren bidez edo dela kutxazainetik dirua ateratzerakoan, adibidez. Halaxe esan du Ueli Maurere suitzar zientzialariak. «Denok erabiltzen ditugu kriptogramak, zabalduta dagoen zientzia da eta ezinbestekoa Internet bidez edozein eragiketa  egiterakoan». Kriptografia dagoen zientziarik txundigarriena da, nik paradoxaren zientzia deitzen dut, ustez posible ez diren gauzak egitea ahalbidetzen digulako», gaineratu du.

Munduko 400 aditutik gora bildu da Bartzelonan Eurocrypt 2007 izeneko jardunaldietan, etorkizunean alor honetan hartuko diren bideak aztertu nahian.

Gaur egun kriptografia digitala den arren, garai batean greziarrak eta erromatarrak izan ziren kode bidezko mezuak erabiltzen lehenak, batez ere helburu militarrekin.