Google-ek itzulpenak egiteko zerbitzua sareratu du
Google bilatzaile ospetsuak hamar hizkuntzatan erabilgarria den gailua jarri du martxan sarean. Honen bitartez, eskatutako informazioa erabiltzaileak aukeratutako hizkuntzara bapatean itzuliko da.
2007ko Maiatzaren 24a
Sareko itzulpen zerbitzu honek "de facto, web unibertsalera garamatza", adierazi zuen Google-eko arduradunetakoa den Udi Manber-ek.
«Web guztia hizkuntza guztietara itzultzeko lanean ari gara. Emaitzak ziuraski ez dira perfektoak, baina topatu nahi duzun informazioa hor dago», adierazi zuen Manber-ek.
Itzupen zerbitzuan erabilgarri dauden hizkuntzak frantsesa, arabiera, ingelesa, italiera, japoniera, koreera, portugalera, errusiera, espainola eta sinplifikatutako txinera bertsioa dira. Etorkizunean zerbitzua beste hizkuntza batzutara zabaltzeko asmoa dutela berretsi dute.




