Sri Lankako gatazka -

Bitartekariek gobernua eta gerrila berriro hizketan jarri nahi dituzte

Sri Lankako bake prozesua hankaz gora dago. Gobernuak eta LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak taldeko gerrilariek hitzak baztertu eta gudari ekitea erabaki dute. Asiako gatazka zaharrenari –35 daramatzate borrokan– ez diote irtenbiderik ikusten bitartekari lanetan dabiltzen diplomatiko eta adituek. «Bake prozesua eta 2002ko su-etena formalki baino ez dago», dio diplomatiko norvegiar batek.

2007ko Maiatzaren 23a

Norvegiaren bultzadarekin, bi aldeek tregua sinatu zuten 2002ko otsailaren 23an. Baina denen esanetan, su-etena «10.000 aldiz baino gehiagotan» hautsi da eta paperean baino ez dago indarrean. «Gauzak baretu eta elkarrizketei berriro eutsiko dietela uste dugu» dio SLMM treguaren kontrolaren misio eskandinaviarraren bozeramaleak, Thorfinnur Omarsson-ek.

Asmoak asmo, egoera ikaragarri gaiztotu da 2006ko urrian Genevan porrot egin zuten elkarrizketen eta hilabete beranduago tigreen burua den Velupillai Prabhakaran-ek egindako independentzia aldarriaren ondoren. 

Tamilak uhartearen zonalde hinduistetan, iparraldean eta ipar-ekialdean daude eta Sri Lankako zati honen independentzia nahi dute. 1972tik hona 60.000 pertsona hil dira gatazkan, 5.000 2005etik hona, Mahinda Rajapakse Sri Lankako presidenteak indarraren erabilpenaren aldeko apostua sendotu zuenetik.

Borrokak eguneroko ogia dira eta, tamilak, gerrila izanagatik, aire erasoak egiteko gai dira eta Kolonbo hiriburuko aireportuan kokatutako armadaren basea erasotu ondoren, ejerzitoak gerrilaren posizioak bonbardatu zituen, zibilak ote zeuden axola gabe.