Atentatuak Bagdaden -

Otsailaren 14an abian jarri zen estatubatuarren eta irakiarren tropa gehitzeak, 90.000 ekainera bitartean, bart izan zuen matxinatuen partetik aspaldiko erantzun bortitzena. 190 hildako Bagdaden hainbat bonba-autok eztanda egin ondoren. Sarraskia gertatu aurretik, tropa gehitzeak hildako kopurua asko jeitsi arazi zuela adierazi zuten amerikar komandanteek.

2007ko Apirilaren 19a

Aliatuen "Legea inposatu" izeneko segurtasun plan honek ezin izan du milizia suniek Al Sadriyah-ko azokan egin zuten atentatu suizida geldiarazi. Otsailaren 3an eztanda egin eta 130 pertsona hil zituen bonbaren kalteak konpontzen ari ziren atzo hildako 140 pertsonetako asko.

Hainbat diputatu irakiarrek plana gogor kritikatu dute. «Al-Sadriyah-n eta Karrada-n gertatutakoak (biak gehiengo xiita duten auzoak) segurtasun plana terrore hau sortzen dutenen aurka ez dihoala probatzen du», adierazi zuen Saleh Hassan Issa Al-Igaili-k, Moqtada Al-Sadr lider xiitaren talde parlamentarioko kidea.

«Segurtasun planaren haustura handia dago», dio Naseer al-Ani diputatuak, Irakeko islamiar alderdikoa bera. Izan ere, berak dion bezala, atzokoa Al Sadriyah auzoak jasan duen atentatuetatik hirugarrena izan zen. «Atzera egin beharko lukete, bestela guztiak berdin jarraituko du» esan du Al-Ani suniak, era berean Adiskidetasun nazionalaren fronte irakiarreko bozeramalea.

Al-Igaili-rentzat, «okupatzaileek sortu edota bultzatzen dituzten talde terroristak daude kalamitate honen atzean». Sadrista da Al-Igaili, okupazioaren aurka dagoen mugimenduko kidea. 130 eserleku dituen xiiten koalizioaren barruan mugimendu nagusia da eta 32 eserleku dituzte.