- POLITIKA SAREAN

Italiako alderdi politikoek Interneteko salmenta gero eta gehiago baliatzen dute. Maiatzean egingo diren udal eta eskualde hauteskundeetara begira, ohiko txapa eta pegatinez gain kosmetika produktuak eta azpiko arropa bildumak ageri dira alderdien katalogoetan 

2007ko Apirilaren 18a

Eskuineko nahiz ezkerrreko alderdiek beren propaganda kanpainatan gero eta gehiago erantsi dituzte marketin teknikak.

Maiatzean egingo diren hauteskundeetara bergira, alderdien webguneetan parafernalia ugari jarri dute salgai. Bulegorako materialak ez ezik (boligrafoak, egutegiak eta abar), alderdiek orotariko produktuak saltzen dituzte.

Democratici di Sinistra alderdi ezkertiarrak, esaterako, pizzak zerbitzatzeko platera saltzen du eta Alleanza Nazionallek, aldiz, "apardun ardo berezia", 48 eurotan.

Alderdien inguruko musika bildumak dira, akaso, arrakastatsuenak. Ezkerrekoek borrokari lotutako abestiak saltzen dituzten bitartean, Silvio Berlusconi Forza Italiako presidenteak Mariano Apicella abeslari italiarrarekin abestutako kantuak jarri ditu nahi dituenaren eskura.

Berlusconiren aliatu Lega Nord ultraeskuindarra da, agian, Internet bidezko salmentari gehien erreparatu dion alderdi italiarra.

"Alpeetalko eguzkia" bezala ezaguna den bere logotipoa duten ekoizpenak saltzen ditu alderdi honek . Umberto Bossi alerdiko buruzagiaren aurpegia salgai dauden produktuetan ageri da maiz: Txapelak, gorbatak, erosketa poltsak, hazkazalak margotzeko esmaltea, gorputzerako kremak, eta neskentzako nahiz mutilentzako azpiko arropa.