-

Eusko Ikaskuntzak  "RIEV" bezala ezaguna den bere Nazioarteko Aldizkariaren ale guztiak sareratu ditu. Euskal kulturaren inguruko ikerketak zabaltzen dituen agerkaria sortu zenetik ehun urte igaro dira, eta aldizkariaren inguruko jardunaldiak abiatu dituzte gaur.

2007ko Apirilaren 16a

Aingeru Zabala, RIEV-eko zuzendaria, Eusko Ikaskuntzako presidente Javier Retegi eta Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak jakinarazi dute aldizkariaren ale guztiak dagoeneko Interneten eskuragarri daudela.

70 zenbaki baino gehiago argitaratu ditu bete berri dituen ehun urtetan "RIEV"ek, sei hilabetero.  Orotara, euskal kulturaren inguruko 4.000 folio dira orain Interneten eskuragarri daudenak.

1907an sortu zuen  Julio Urkijok, euskararen, euskal folklorearen, historiaren, antropologiaren edo literaturaren inguruko lanak zabaltzeko.

1936ko Gerra arte 27 zenbaki argitaratu ziren,. Besteak beste, Pio Barojak, Luis Loucien Bonapartek, Americo Castrok, Ramon Mendez Pidalek, Rafael Sanchez Mazasek eta Migel Unamunok idatzi zuten bertan.

1983an ikusi zuen berriz argia RIEVek, Julio Caro Barojaren gidaritzapean. Hasiera hasieratik, RIEVek euskara, gaztelania, frantsesa nahiz ingelesez idatzitazko lanak argitaratu zituen, besteren artean.

Jardunaldiak

Gaur hasiko dira "RIEV"en urteurrenaren ospakizun ekitaldiak Donostiako Kursaalen. Ricardo Cierbide, Jose Mari Velez de Mendizabal, Cristina de la Cruz eta Xabier Dueñas irakasleek aldizkariak ardatz izan dituen alorren inguruko beren ikuspegia eskainiko dute.

Bihar mahaingurua egingodute zenbait aldizkari zientifikotako arduradunek.  "Revista Occidente", "Societe Sciences", "Lettres et Arts" edo "Wiley-Blackewll" argitaldaria, adibide baterako.