APIRILEKO ARRAINA -

Apirileko arraina, "Poison d'avril" edo "April fools day" abenduaren 28ko egunaren atzerakoa da. Hedabide asko saiatzen da inuzente bati edo besteri  ziria sartzen. Google ere saiatu zen atzo: Erabiltzaileei doako wifi konexio azkarra eskaini zien, komuneko estolderian barrena antolatutako sare baten bitartez.

2007ko Apirilaren 02a

Montain View izeneko leku batean sinatutako prentsa oharra igorri zuen atzo Googlek, bere eskaintza berriaren inguruko informazioa zabaltzeko.

Bertan agertzen zuenez, Google TiSP izeneko sistemak interneterako doako wifi konexioa eskaintzen du, etxeko komunzuloan barrena.

Prentsa oharraren arabera, routerra TiSP sistemaren sarbideetara konektatu daiteke, tokian tokiko estolderietan  eraikitako fibra-optikozko sarearen bitartez.

Prentsa oharraz gain sistema instalatzeko argibideak ere zabaldu zituen Googlek. Pausoz pauso azåltzen du nola jarri abian sistema berria.

Googleren ziri saiakera izan zen atzokoa, apirileko arrainaren usadioari jarraiki. Ez zen bakarra izan. Slashdot guneak hainbat arrain bildu ditu. Gainera, Googlek berak badauka apirileko arrainen bilatzaile bat.

Informazio gehiago, Gutenberg Galaxia blogean.