rssgaur8 logotipoa

3. galdera

Legegintzaldia hasita, udaletxeko Gobernu taldearen kudeaketan parte hartuko al zenuke, adibidez, iradokizunak helarazteko? Internet bezalako tresnek herritarren parte hartzea ahalbidetu dezaketela uste al duzu?

This entry was posted on Friday, May 4th, 2007 at 7:26 pm and is filed under Uncategorized. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

4 Comments so far

  1. Bai, baina partehartze zuzenagoa nahiago dut. Mundu erreala mundu birtuala baino gustokoago. Adibidez, orain egiten ari zareten ariketa ongi dago, baina paperezko edizioan orain dela urte asko eta asko egiteko aukera ere bazegoen, borondatea falta egon da ordea. Orain hauxe modan dago, baina elkar-komunikazioa eta interaktibitatea ez dira elektronikarekin jaio. Korreoa paperean orain ehundaka urte asmatu zen, eta hauxe bera ahalbideratzen zuen. Partehartzea bultzatzeko gogoak besterik ez dira behar. Eta gainera norberaren identititatearen ardura handiago batekin, eta ez internetek eskaintzen duen izkutaketarako edo ta beste pertsonen nortasuna baimenik gabe ordezkatzeko aukera zabalekin.

  2. Egia da Internetek egundoko aukera ematen digula etxetik mugitu gabe jendearekin edo erakundeekin harremanetan jartzeko, kontutan hartu behar da gainera hainbat udalek euren webguneetan herritarren proposamenak, kexak etab. jasotzeko txokoak jarri dituztela.

    Hori guztia oso ondo dago, baina zerbaiterako balioko al du? ni ezezkoan nago, izan ere, hainbat erakundeek (gehiegi) argi eta garbi erakutsi dute bost axola zaiela herritarren iritzia, eurek euren proiektuak inposatuko dituzte (AHT…).

    Beraz, ez dut uste Internet bidez egindako proposamenei jaramon handiegirik egingo diotela agintariek. euren postontzi elektronikoak “kolapsatuko” bagenitu akaso…

  3. Udaletxe batzuk (eta Legebiltzarra, agian, hori ez dut ondo gogoratzen) Hiritarrok2005 ekimena hasi zuten. Internet bidez zure proposamenak bidali, herriko beste internautak irakurri eta bozkatu, baita ere alderdiek euren proposamenak plazaratzen zituzten, iruzkinak egin zitezkeen, nahiko erabilgarria zirudien. Zertan gelditu zen guzti hori? Auskalo!
    Nahi dituzten beste foro, tabloi eta blog egin ditzazkete, baina funtsean, garrantzitsuena, horiei kasu egitea izango litzateke. Gauza herritarron parte hartzea, inplikazioa bada, zergatik ez egin hilean behin (adibidez) udal batzar irekiak, non zinegotziak euren proposamenak plazaratu beharrean, herritarrok gure ideak eurei esan eta aktan gelditzen?

  4. Nik adibidez interneten bidez parte hartu egin nuen proposamen bat eginez baina ez zidaten erantzuna bueltatu. Orduan uste dut era pertsonal batean hobeagoa dela.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.