rssgaur8 logotipoa

1. galdera

Hauteskundeen ondoren, zer eskatuko zenieke zure herrian hautatuak izango diren udal ordezkariei? Eta Diputazioko hautetsiei?

This entry was posted on Friday, May 4th, 2007 at 7:26 pm and is filed under Uncategorized. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

7 Comments so far

  1. auzardia eta anbizioa

  2. Udal ordezkariei herritarren partaidetza benetan berma dezatela eskatuko nieke. Diputaziokoei (nire kasuan Gipuzkoakoa) legegintzaldi honetan ogasun sailean egondako ustelkeri kasuak (Irungo bulegokoa adibidez) ondo iker ditzatela; horretaz gain, makroproiektak (pasaiako portua, erraustegia… ) albora ditzatela eskatuko nieke.

  3. Basauriko zinegotzi eta alkateari,
    - Nerbioi eta Ibaizabalera itzultzea. Orain arte gure ibaiei bizkarra eman diegu eta arazo bat bailitzan tratatzen ditugu. Europako iparraldean filosofia hamen daukagunaren zeharo ezberdina da, kanalizazioen porrotaren ostean (konponketa baino arazo gehiago sortu dizkiete) ibaietara berriro ere hurbildu dira. Ikasgai horretaz ikasi behar dugu.
    - Mesedez, euskararen presentzia duina bermatu. Gauza formaletan edota sail ezberdinen informazio eta webguneetan. Batzutan min egiten du.
    - Baita ere, mesedez, zeozer hasiko baduzue, jarraitu horrekin. Askotan gertatu da: emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutakoak (tailerrak, jardunaldiak, herri debekatuaren mapa, etab), internet bidez udal kontuetan partehartzeko ekimena (2005Hiritarro.net),… behin komunikabideetan agertu ostean, desagertzen doaz. Txartel digitalarekin halakorik ez gertatzea espero dut.
    - Azken kontu bat, zergatik ez erabili txartel digitala garraio publikoa erabiltzeko? Basauri hiri ‘mugikorra’ egiteko aukera paregabea, udal diruarekin herritarrok erabiltzen dugun garraio publikoaren zati bat (edo oso) ordaindu-

    Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldunei,
    - SuperSur-az ahaztu. Ezin dezakegu foru ogasuna modu honetan hipotekatu. Diru hori kotxe edo kamioi kopurua murrizteko erabili, Bizkaibusa indartuz (nahiko ahaztuta baitago) eta merkantzien burdinbide bidezko garraioa bultzatuz. Ez esan Bizkaibusek dirua galtzen duela, horrela izan behar du! Garraio publikoa da! Hor galtzen dena azpiegitura erraldoi hauek egiten eta mantentzen baino askoz gutxiago da!
    - Gelditzen zaigun ingurune apurra zaindu. Udaletxe batzuk egiten usten dituen barrasbakeriak Batzar Nagusiak eta Aldundiak kontrolatu behar ditu.
    - Mesedez, uren kudeaketa askoz hobea izan behar da. Ezin dezakegu horrenbeste ur galdu hodien mantenu ezagatik.
    - Kirola (oinarrizkoa eta elitezkoa) diruz laguntzea ondo dago. Zergatik ez esfortzu bera hori ikerketa bultzatzeko? Ez soilik parke batzuk sortuz, oinarrizko ikerketa, ‘ezertarako’ balio ez duen dirudien hori bultzatzeko eta indartzeko.

    Hau da nire wishlist-a osotzen duen zerrenda. Eskatzea dohainik da, gauzatzea ilusioa.

  4. Hizkuntza-politika egitea. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko ekintza eraginkorrei hasiera ematea.

  5. Benetan dagoen ustelkeriarekin bukatzea. Dagoen ustelkeria benetan haundia da nire ustez. Gero ere nazionalistak direnak gure hizkuntza sustatzeko eta bermatzeko diren pausuak ematea.

  6. Manifesto hau (katalunieraz) irakur dezaten eta bere garrantziaz ohar daitzen.

  7. Udal ordezkariei:
    -Pairatzen ditugun kutsadura mota ezberdinen aurrean (argi, zarata, ke…) hartu ditzatela behar diren neurriak.
    -Oinezkoei lehentasuna emango dien baliabideak ezartzea.
    Diputazioko hautetsiei:
    -Herri txikiei ere dirua behar den neurrian ematea.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.