May 29th, 2007
5:08 pm
Uncategorized
Joan den igandean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Udal eta foru hauteskundeak egin dira.
Dagoeneko ezagunak dira emaitza guztiak.
GAUR8k irakurleen iritzia jaso nahi izan du kanpainak iraun duen bitartean. Jasotako iritzi horiek guztiak paperezko edizioan argitaratu ziren.
Orain, hauteskunde osteko hausnarketak jaso nahi ditugu, ondoren, lehenago egin bezala, erreportaje bat osatzeko jasotako iritzi guztiekin. Beraz, nahi izanez gero, utzi zure iruzkina Zuk Zeuk blogean.
May 4th, 2007
7:27 pm
Uncategorized
Datozen asteotan GAUR8k zenbait erreportaje argitaratuko ditu udal eta foru hauteskundeen inguruan. Horietako bat egiteko, irakurleen laguntza behar du agerkari honek, ordea.
Izan ere, GAUR8k irakurleen laguntzarekin egindako erreportajeak garatu nahi ditu aurrerantzean, lantzean behin, gai baten edo besteren inguruan.
Formula berri honi hasiera emateko, hauteskunde garaia une egokia izan daitekeela deritzogu. Horregatik, GAUR8.info webgunean zure iritzia eman ahal izateko txoko hau jarri dugu abian, hartara zure laguntzarekin erreportajea osatu eta datozen paperezko zenbakietan argitaratzeko.
May 4th, 2007
7:26 pm
Uncategorized
Hauteskundeen ondoren, zer eskatuko zenieke zure herrian hautatuak izango diren udal ordezkariei? Eta Diputazioko hautetsiei?
May 4th, 2007
7:26 pm
Uncategorized
Gaur egun, alderdiek gero eta gehiago erabiltzen dute Internet, batez ere hauteskunde garaian. Herritarrekiko komunikazioa errazteko tresna gisa bezala erabiltzen dutela uste duzu, ala propaganda helarazteko besterik ez?
May 4th, 2007
7:26 pm
Uncategorized
Legegintzaldia hasita, udaletxeko Gobernu taldearen kudeaketan parte hartuko al zenuke, adibidez, iradokizunak helarazteko? Internet bezalako tresnek herritarren parte hartzea ahalbidetu dezaketela uste al duzu?
May 4th, 2007
7:25 pm
Uncategorized
Euskal Herriko egoera politiko orokorrak zure herriko udalaren jarduera baldintzatzen duela uste al duzu?
May 4th, 2007
7:24 pm
Uncategorized
- Legez kanpo utzitako hautes zerrendak dituzten udalerrietan, herriaren eguneroko politikan parte hartzen saiatuko zinateke, Gobernu erakundeetatik kanpo?