rssgaur8 logotipoa

Mexikon Kultura erahiltzen

 

Sistema kapitalistaren eragina bizi dugun kontestu historiko honetan, berau alor askotan adierazten da. Goseteak, gerrak, giza ondarearen banaketa bortitza, gizarte patriarkala, … Gaurkoan halere, kulturan duen eraginaz bi hitz egingo ditugu, Mexikoko eredua aintzat hartuta.

Aurtengo martxoan, Carmen Garcia Bermejok argitara eman duen “25 Infamias Culturales” liburuan, 1989. urtetik hona Mexikon eman diren kulturaren aurkako erasoen bilduma egin du El Financieroko kazetari apartak.

Bertan topatu daitezkeen adibideak denetarikoak dira, guztiak asaldagarriak. Eraikuntza askotan zeuden mural paregabeak nola txikitu diren, zinema zein tren geltoki klasikoen suntsiketa bortitza, eraikuntza historikoetan ematen ari den ustiapen ekonomiko bortitza (horren lekuko Chicen Itzako eremu arkeolojikoan ematen diren kontzertuak), etab. Honela, Salinas de Gortari (88-94), Zedillo (94-00), Fox (00-06) eta Calderon (06-12) (oroitu lehenak eta azkenak legez kanpo irabazi zituztela hauteskundeak Cuauhtemoc Cardenas eta Lopez Obradorren aurrean) Presidenteen mandatupean, Mexikok musika eskoletan zeuden milaka haur galdu ditu, liburutegi publikoak galdu ditu, antzerkigintzan atzera pauso nabariak eman dira, zer esanik ez zineman, etab.



UNESCOk urtean pertsonako Estatu batean 4 liburu irakurri behar direla dio gutxienez. Frantzian 20 baldin badira eta Espainian 10, Mexikon 2.9 dira irakurtzen diren liburuak pertsona bakoitzeko (eta inkestan eskolako testu liburuak ere jaso ziren!).

Kultur ekimenetara bideratzen den diru publikoa murrizten joan den artean, Fox eta Calderonen kultur arduradunak Espainiar Estatuan Estatu Idazkari batek irabazten deun bikoitza irabazten dute, 10.000 euro inguru hilabeteko!

Kapitalismoa basatia dela badakigu eta gaur kultur espresioetan duen izaera monopolizatzaile eta baztertzailea azpimarratu nahi izan dugu.

Finlandiar Erizainak borrokan!!

12.800 Erizainek lanpostua utziko dute

Duela gutxi Finlandiar erizainak aurrera daramaten borrokaren berri izan dut. Lan baldintza hobeagoak lortzea da haien helburu.

Sozialdemokraziak gobernuan urteetan egon eta gero, 2007ko Martxoan izandako hauteskundeen ostean koalizio berri batek osatu zuen gobernua: Kokoomus (Eskuindarrak), Keskusta (Zentru), Vihreät (Alderdi Berdea), eta RKP (Suediar Hiztun gutxiengoa).

Keskusta alderdiak, hauteskunde kanpainan zehar, Erizainen lan baldintzak hobetu eta soldatak igoko zituela zin egin zuen. Hauteskundeak irabazi, gobernua osatu eta maiz gertatzen den bezala Keskusta alderdiak bere hitza jan egin zuen.

Erizainak aldiz ondo baino hobeto gogoratzen dute eta hori dela eta hasi dute borroka.

Finlandian Erizain baten batez besteko hilabete saria 1.900 Eurokoa da. Finlandian Lanbide arteko gutxieneko soldata 2.300 eurokoa da. Hau da, erizainak 400 euro gutxiago irabazten dituzte.

Egoera hori aldatzea da eskatzen dutena, eta horretarako haien soldataren %24ko igoera eskatu.

Finlandian, beste herri batzutan ez bezala, Osasungintza instituzio munizipalen eskuduntza da, eta haiei dagokie Osasungintza sektoreko lan baldintzak negoziatzea. Hala ere, Instituzio munizipalak heuren eskunduntzetarako dirua gobernu zentraletik jasotzen dute zuzenean, eta Finlandiako gobernuak esan du jada, ez diela diru gehiagorik emango.

Lan Baldintza duinen aldeko borrokak ugari dira Europan. Zergatik harritu nau Finlandiakoa orduan?

Presioa eta borroka egiterako orduan Finlandiar erizainak indarra eta imaginazioa erakusten ari dira. Greba bat antolatu beharrean, euren lanean dimisoa aukeztu dute 12.800 erizain. Finlandian, erizainek lanpostua uzteko hilabete lehenago esan behar dute. Eta hori da 12.800 erizain egin dutena. Argi dago Finlandiar erietxeak ezingo dutela lana behar bezala egin 12.800 erizain hauek gabe. Hordagoa handira!!

Hizbulah: antiinperialismoa,islama eta ezkerra.

hizbulah

Alah-ren alderdiaren hastapenak Libanoko guda zibilean bilatu behar ditugu. 80.hamarkadaren hasieran. Iraniar islamiar iraultzaren babes politiko, armatu eta ideologikoarekin sustraitu zen Libaniar komunitate Txiian.

Bere indar armatuagatik ezaguna. Israel militarki garaitu duen armada bakarra dugu berau. Armada diogu, egitura armatu honen gaitasuna eta prestakuntza ikaragarri handia baita.

hizbulah2
Mugimendu politiko honek indar armatua izateaz gain badu ere zerbitzu sozial sare handi bat. Irakaskuntza, osasuna eta berreraikuntzan laguntzen duen zerbitzua. Nahiz eta komunitate Txiian errotua egon, Israel-en azkeneko inbasioaren ondoren zerbitzu sozial hauek komunitate osoarentzat dira erabilgarri.

Baina, zeintzuk dira Hizbulahren helburu politikoak? Estatu islamiarra? Nazio askapena?

1992an, Mossadek aurretik zegoen burua hil ondoren, Nasrahla jekeak hartu zuen Hizbulahren gidaritza. Libanoko guda zibila amaitu berri zegoen. Ordutik, jarrera oso pragmatikoa erakutsi du indar islamikoak: Gobernuan zein parlamentuan parte hartuz eta sekten arteko banaketa gainditzeko proposamen etengabearekin.

2004tik hona Libanok krisi larria bizi du. Alde batetik, gobernuan dauden indarren korrupzioak eta sekta jakin batzuen(Kristianoak, Sunnitak)onerako ezarritako sistemak, jendartearen egonezina sortu du batez ere gehiengo musulmanean. Bestalde, interes inperialistek berriz ere bere eskua sartu dute Libanoko politikan. Lehenik eta behin, Siriar armadaren erreteriratzea behartuz eta Hizbulah deusezteko etengabeko presioarekin eta bestetik politikarien hilketen(ardurak ez daude batere argi) beraien intereserako erabiliz.

Hizbulah-ren eskaerak hauek dira:

-Batasun nazionaleko gobernu baten eraketa sistema sektarioa gaindituz. Herritar bat boto bat. Ezkerra, islamiar indarrak eta nazionalista arabiarrak batuketa taktikoa proposatzen dute.

-Kanpoko interbentzio politiko zein militarren aurkako defentsa armatua. Inperialismoari aurre egin.

-Programa sozioekonomiko progresista baten ezarpena dauden ezberdintasun sozialekin amaitzeko.

Bere izaera islamiarrak eta borroka armatuaren defentsak mesfidantza eragiten du Europako ezkerrean baina argi esan behar da egun dituzten borroka ildoak Libanoren independentzian kokatzen direla.

G8a ALEMANIAN. Martxa ta borroka!!

G8a Alemanian. Ez du esan nahi(baina ez legoke gaizki!!) Gaur 8ko kide eta lagunok Alemaniara tropelean joango garenik.Ez, bakarren batzuk, agian.

Jakingo duzuenez, 2007ko Ekainaren 6tik-8ra munduko estatu boteretsuenen buruak-urtero legez- Alemania iparrekialdeko herrixka batean bilduko dira gure/zure, denon etorkizunaren gainean eztabaidatzeko.

Jaun txit goren hauek-gehiengo absolutoa “jauna”k dira ta….- hiru egunetan zehar bi gai nagusi jorratuko dituzte.Errekurtso energetikoen inguruan politika komuna(edo behintzat egun dagoenaren ez hain korapiltasua eta elkarren arteko erasokor)zehaztu eta ditxosozko terrorismoaren kontrako borrokaren estrategia bateratua. Finean kapitalismoak eta bere botere polo ezberdinen arteko adostasun minimoen lorpena.

Kapitalismoa eta inperialismoaren kontrako mugimenduak ere parte hartuko du aurtengo G8an. Alemanian zein nazioarteko hainbat talde,alderdi zein norbanako bere Ezetza adieraziko diote botere ez demokratiko eta zapaltzaile den G8ari.

Programa zabala eta gustu guztietarako aurreikusten da. Ekainaren 2an Rostock-en egingo den manifa erraldoia, akanpalekua kontzertu etabarrekin, gailur alternatiboa GKEk bultzatua Ekainaren 5etik 7ra…eta nola ez milaka polizik babesturiko 12km luze duen segurtasun hesiaren kontra egiteko aukera. Inguruan dauden aeroportu eta gune estrategikoak okupatzea ere proposatu dute ausartenek.

Gailur hauetan gertatu ohi denez -are gehiago Alemaniako ezkerrak duen zatiketarako joera ezagututa- makina bat plataforma, aliantza, koordinadora, lan talde, talde motor….eta halakoak sortu dira.

Nik web orrialde batzuk emango dizkizuet eta horrela mobilizazioen ikuspegi orokor bat izango duzue. Ezinezko zaigu guztia eta guztiak aipatu eta sartzea. Gure blog-ak dioen moduan….”mundua zabala ta arrotza da” eta batzuetan ez dakit ba, Alemania ez ote den zabalagoa oraindik…

Txorakeriak alde batera utzita, borroka politikoa musika eta jaiarekin bateratzea gustoko duzuen guztiok, aukera ederra duzue Apirilaren 20tik 22ra Berlinera joateko G8aren kontrako jaialdi erraldoian parte hartzeko. Euskal presentzia nabarmena izango da, puntako talde birekin(Berri Txarrak eta Betagarri, alegia).

Bai Ekainean, gailurraren sasoian, zein apirileko jaialdi honetara joateko asmoa baduzu, kontuan eduki berdez jantzirik doazen ” die Bullen”ak(txakurrak) leku guztietan eta ehunka izango dituzula alboan….

Hitzorduak hor ditugu. Ea ba euskaldunok bertan garen. Animo ta mibilizatu…kapitalismoak ez digu ta ezer oparituko!!!!

Hor doakizue web helbide lagungarri batzuk:

www.move-against-g8.org Jaialdiaren web orria.

Informazioa G8an egongo diren ekimenekin:

www.heiligendamm2007.de www.gipfelsoli.org www.g8-2007.de www.antig8.tk

Ungdomshuset … ta segi aurrera!

Manifa-jaialdiko kartela

2007ko Martxoaren 1ean Ungdomshuset etxea bota zuten. Kopenageko Norebro auzoan zegoen kokatua. Historia luzea du etxeak. Bertatik pasa ziren Lenin edota Rosa luxenburgo, besteak beste. Azken 24 urtetan Gaztetxea izan da. Hori baita Ungdomhuset hitzaren esanahia.

Christianiarekin batera, Kopenage eta Danimarka osoko gune alternatibo esanguratsuena.

Sekta erlijioso batek etxea erosi zuenetik Ungdomshuset bota nahian zebiltzan.

Denbora daramate Christianiako gune okupatua hustu nahian ere. Christiania auzoa laku baten ondoan kokatua baitago, Kopenageko erdialdean. Luxuzko apartamentuak eraikitzeko toki aproposena egun Kopenagen.

Orain, Ungdomhuset eta Christianiak indarrak batu dituzte eta datorren Martxoaren 31erako manifestazioa deitu dute Kopenagen, Ungdomhuset eta Christianiaren alde.

Egia da Ungdomhuset etxea bota dutela, baina borrokak aurrera darrai. Haien webgunean argi esaten dute: “ Kopenagen gazteentzako etxe berri bat izan arte borrokan jarraituko dugu”.

Egiten ari diren ekimen guztien berri ematen jarraitzen du Modkraft berri agentzia ezkertiarrak. Daniarrez idatziriko guztia ingelesera eta alemanera itzultzen dute gainera.