rssgaur8 logotipoa

Telesforo Monzon Flandesen

35 urte pasa dira Telesforo Monzonek, euskal delegazio zabalago batekin batera, Flandes bisitatu zuenetik.

100.000 flandestar abertzaleren aurrean mintzatu zen Telesforo. Ziur orduan esan zituenak, egun ere balio politiko handia luketela.

Horrek esan nahi du azken 25 urteetan ez dugula aurrera pausorik eman? Ez dut uste. Gauzak asko aldatu dira geroztik, baina euskal gatazkaren ezaugarri nagusiak hor jarraitzen dute, konpontzeke.

Flandesen ere gauzak dezente aldatu dira geroztik, baina duela 25 urte esandakoak eta egun esaten direnak parekotasun handia daukate.

Independentziaren aldeko borrokek, independentzia dute helburu, eta bide horretan aldaketa politiko nabarmenak eman bitartean diskurtsoak ez dira asko aldatzen.

Eskozian, Faroe Uharteetan, Flandesen eta beste hainbat tokitan ez da Autodeterminazio Eskubideari buruz askorik esaten. Estaturik gabeko herri hauetan independentziaren gauzatzea inguruan dira debate nagusiak.

Erabakitzeko eskubidearen inguruko borroka aspaldi irabazia daukatela uste dut. Gurean, oraindik ere, horretan gabiltza, autodeterminazio eskubidea onartuko duen eskenatoki bat eraikitzen.

Eskenatoki berri horrek demokrazia eta bakea ekarriko luke. Proiektu independentista gauzatu ahal izatea ere bai.

Mundu globalizatu honetan, nazioarteak gero eta garrantzi handiagoa dauka. Ezin da gure herriaren azterketa politiko egokia egin, nazioarteko egoera kontuan hartu gabe. Ezin da planifikazio politikorik gauzatu nazioarteko dimentsioa kontuan hartu gabe. Europan kokatuak gaude eta Europa izan behar da gure lehentasuna.

Beste esperientzietatik ikasi beharra daukagu eta guretzat positiboa izan daitekeena gure herrira inportatu. Azterketa kritikoa inportantea da, eta kalkoak ez du balio izaten, herri eta borroka bakoitzak berezitasun propioak dituelako.

HERIOTZA KABO BERDEN

XX. mendeak utzi zituen konpondu gabeko gaien artean, Afrikaren egoerarena da. Europako metropolien lapurreten ostean, deskolonizazio prozesuak nola eman ziren jakitea, funtsezkoa da egungo gatazka odoltsuak ulertzeko.

Honela, Kenya eta Chad ditugu prozesu horien ondorengo tamalgarriengatik, egun hauetan komunikabideetako hizketagaia. Kenyan, britaniarrek kontrola mantentzen jarraituko dute, eta berdin dio Kibaki edo Odinga nor nagusituko den, batak zein besteak boteretsuenen alde jokatzen bai dute. Chaden berdin, frantziarrek gobernuan dauden ustelen alde egiten jarraituko dute.

Kabo Berde aldiz, Afrikako kontinentetik kanpo egonik, horrelako anabasetatik kanpo geratu da. Askapen borroka bera, Guinean eman zen, Amilcar Cabral buru zuten matxinoek Portugalgo ejerzitoaren aurka borrokatu ostean.

Lasaia izan da beraz Kabo Berde. Halere, gizarte desegituratzeak, droga trafikoak, aberats berrien sortzeak, eta beste, Afrikako Estaturik “goxoenean” lapurretak handiagotzera eraman du. Praia hiriburuan, argindarrik gabeko kaleak ugariak dira eta horiek bihurtzen dira leku aproposak lapurrentzat.

Horrelako leku batean jaso zuen Endika Iztueta euskaldunak sekulako jipoia. Bi gaizkile arruntek lapurretan saiatu, Endika korrika hasi baino lurrera erori zen, besoa atera eta lurrean zela, jipoia jaso zuen. Itxuraz ez hain larria baina iduriz, bost egunetara heriotza eragin dioten zaurien iturburua.

Gogorra da Afrika, eta gogorragoa oraindik kanpo injerentziarekin. Kabo Berden portugaldar eta espainiarrak nahierara dabiltza, eta berdin beste Estatu zanpatzaileak Chad, Kenya nahiz beste Estatuetan. Afrika noiz utziko dute pakean?

AWEPA eta Gernika Network

1984ean Kopenagen burututako konferentzia batean, europar estatu ezberdinetako 20 diputatu inguruk AWEPA sortu zuten. Association of Western European Parlamentarians Against Apartheid. Diputatu arteko elkarte honen helburua Apartheidaren kontrako Europar elkartasuna bultzatzea eta Hego Afrikaren kontrako zigorrak areagotzea ziren.

AWEPA lehenengo konferentzia

Hego Afrikan, Apartheidaren kontrako borrokan, Nazioarteko elkartasunak eta laguntzak berebiziko garrantzi eta pisua izan zuten. Mundu osoan zehar elkartasun taldeak eta boikot kanpainak hedatu ziren. Hainbat estatuk eta herrik modu positiboan inplikatu ziren ANC-ren alde. Aipatzekoak Suedia, Norbegia eta Kuba besteak beste.

AWEPA-k Hego Afrikako Askapen Nazionalari ematen zitzaion nazioarteko laguntza instituzionala bultzatu eta koordinatu zituen.

2007ko Apirilak 25ean, Gernikan, bonbardaketaren 70. urtemugaren aurreko egunean, Autodeterminazioaren aldeko Gernika Sarea aurkeztu zuten Nazioarteko hainbat hautetsik. Sortu berri duten blogean adierazten duten bezala “Self determination, Gernika Network” sarearen bultzatzaileak europako estatu zein herri ezberdinetako diputatu, senatore eta zinegotziak osatzen dute. Euskal Herriko gatazka konponduko duen prozesu baten alde nazioartean lan egiteko konpromesua adierazi zuten aurkezpen egunean.

Gernika Network Aurkezpena

Apartheidaren kontra AWEPA aritu zen bezala, ibiliko da orain Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidearen alde Gernika Network sarea.

Biba zuek!!

Europan ere, ilegalizazioaren kontra

Jens Holm Europar Parlamentuko 17 diputatuk ilegalizazioen kontrako adierazpen bat adostu dute. Jens Holm diputatu suediarra izan da ekimen hau publiko egin duena.

Hona hemen deklarazioa eta sinatzaileen zerrenda:

Statement concerning Local and Regional elections in the Basque Country

The 27th of May there will be local and regional elections in the spanish state.

After the banning of the recently created new Political Party ASB, more than 82,000 basques backed with their signatures in Notary Offices the creation of 225 electoral lists to run for these elections.

The Spanish justice, after the petitions done by State Attorney and Government itself has banned all these electoral lists promoted by the pro- independence left in the Basque Country.

Another 133 electoral lists of the Historical political party ANV have also been banned by the Spanish State. ANV, a legal political party formed in 1931 with a long tradition fighting fascism.

Spanish National Police, Spanish Guardia Civil and Basque Autonomous Police (ertzaintza) have investigated more than 11,000 citizens, among them most of the candidates, in order to justify this “juridical” decision. Lists containing Ideological background of citizens have been forwarded from police offices to courts.

The Political parties law” has been used or misused in order to bann all these lists. A law considered to be a step forward in the criminalisation of ideas by european Human Right and Juridical associations.

This decision creates serious difficulties to a democratic solution of the ongoing conflict in the Basque Country.

The MEPs signing this statement, considers this banning to be a serious attack against the most basic civil and political rights in Europe.

We make an appeal to the Spanish state to stop such measures and to promote the respect of civil and political rights.

In the Basque Country a political peaceful resolution, without any violence, of the conflict is necessary. All international actors, including ourselves, should promote this political solution based in the respect of all individual and collective rights.

Strassbourg

23 May 2007

1- Jens Holm, (Sweden)
2- Helmuth Markov, (Germany)
3- Eva-Britt Svensson, (Sweden)
4- Tatjana Zdanoka, (Latvia)
5- Raul Romeva i Rueda, (Catalonia)
6- Bernat Joan i Mari, (Catalonia)
7- Bairbre de Brun, (Ireland)
8- Mary Lou Mc Donald, (Ireland)
9- Jiri Mastalka, (Czech Republic)
10- Erik Meijer, (Netherlands)
11- Vladimir Remek, (Czech Republic)
12- Esko Seppanen, (Finland)
13- Miguel Portas, (Portugal)
14- André Brie,(Germany)
15- Vera Flasarova, (Czech Republic)
16- Feleknas Uca, (Germany)
17- Gabriele Zimmer, (Germany)

Euskal Herriaren lagun anonimoak (1)

                                          Irish Basque Elkartasun taldeek antolaturiko ekimena

Askapenak duen webgunea begiratzen ibili naiz gaur. Nazioarteari buruz hainbat gai aurki daitezke bertan, brigadak urtero egiten dituzten lanen berri jaso eta abar.

Hala ere, gehien harritu nauena, Euskal Herriaren Lagunek, munduko hainbat txokoetan gure herriaren alde burutzen dituzten ekimenak izan dira.

Zerk bultzatzen du jende guzti honek gure herriaren aldeko elkartasuna jorratzera? Ez dira euskaldunak eta zer axola haiei gure herrian gertatzen direnak! Erantzuna aldiz berehala aurkitu dut, Askapenako web gunean bertan. Askapenak nazioarteko elkartasun brigadak lehenengoz antolatu zituztenetik 20 urte pasa dira, eta oraindik ere urtero jente ugari jarraitzen du bere urteko opor egunetan elkartasuna garatzen. Elkartasun lana ez dute baina, opor egunetara bakarrik mugatzen, eta horren adierazle da burutzen duten lan guztia. Ezinezkoa da borroka nazional eta sozial askatzaile bat garatu, internazionalismoa borroka horretan txertatzen ez bada.

Portugalen ASEH-k antolaturiko manifestaldia

Baina itzul gaitezen Euskal Herriko lagunen gaira. Flandesen, Irlandan, Eskozian, Portugalen, Frantziar Estatuan (parisen bi, 1 eta 2), Espainiar estatuan, Holandan, Bielorrusian, Ingalaterran, Italian, Alemanian, Grezian, Katalunian, Argentinan, Mexikon eta beste hainbat herritan talde zein pertsona anonimo asko lanean jotake dabil.

Webgune eta Blog ugari Euskal Herriari buruz etengabeko informazioa ematen dute. Aurreko linketan sartu eta begira itzazu, pena merezi dute eta.

DULCIE EVONNE SEPTEMBER.(1935-1988)

DULCIE EVONNE SEPTEMBER.(1935-1988)

 Dulcie Evonne September 1935eko Abuztuaren 20an jaio zen Cape Town hirian.18 urte zituela Hego afrikar nazio askapen borrokan parte hartzeari ekin zion. Magisteritza ikasketak egin zituen eta gaztetatik ezagutu zuen kartzela.

 

Bost urte pasa zituen espetxean eta ondoren Hegoafrikan bizitzeko debekua jaso zuen.Debekua dela eta bere herria utzi behar izan zuen 1974an. Zanbiara kanporatua izan eta gero London-era jo zuen bertan Apartheidaren kontrako mugimenduan buru-belarri jarduteko.

Azkenik, 1984an Parisko ANCko delegatua bilakatu zen.

 

Parisen, 1988ko Martxoaren 29an, Dulcie tiroz hil zuten ANCk “Rue des Petites Ecuries” kalean zuen bulegoaren kanpoan. Apartheid-aren zerbitzu sekretuen eskua ikus zitekeen hilketa honen atzean. Ez zen izan hildako lehenengo militantea ezta azkena ere. 22. kalibreko arma baten bost bala jaso zituen bere gorputzak.Atzetik tirokatu zuten.

 

Gertuko bere lagunek esanda, jakina da Dulciek bere burua mehatxupean ikusten zuela. Frantziar orduko barne ministroak – Charles Pasqua, zoritxarrez ezaguna ere gure herrian- ukatu egin zion babes poliziala.

 

Bere hilketaren ikerketa hamar urte luzez egon zen itxia Frantzian. Frantziak, Dulcie-ren hilketan, zerikusi aktibo edo pasiboa izan zuelako  hainbat zantzu daude. Alde batetik, Frantziak NBek Apartheidari ezarritako boikot neurriak ez zituen inondik inora betetzen. Eta bestetik, erabat frogatu ezin den arren, Frantziak arma nuklearren trafikoan harreman estua zuen hegoafrikar gobernu arrazista/faxistarekin. Dulcie September honen guztiaren lekuko ezerosoa zen Frantziarentzat. Ikaragarrizko presioa jasan arren, herbeheretako kazetari batek luze ikertu zuen Dulcie-ren hilketa.Aipatutako frantziar eskusartzea ikertu zuen batez ere.

 

Hegoafrikar emakume honek Euskal Herria ere ezagutu zuen. 1987an, Gernikan bonbardaketaren 50 urte bete zirenean Autodeterminazio eta Bakearen aldeko nazioarteko kongresuan hartu zuen parte. Euskal Herrira egindako bisitan ederki erakutsi zuen herrien eskubideen aldeko bere konpromisoa.

 

Bere herriaren erresistentzia borroka adierazten du egoera demokratiko eta bidezkoa ezagutzeko aukera izan ez bazuen ere. Emakumeen eskubideen alde, askatasuna eta justiziaren alde borrokatu zuen.

 

Euskaldunok badugu Hegoafrikar herriarekin zor txikia. 1937aren Apirilaren 27an George Steer kazetari hegoafrikarrak mundura zabaldu zuen Gernikak jasandako sarraski faxista. Beragatik ez balitz, agian oraindik historia liburuetan, Gernika “gorri separatistek” errea izan zela jarriko luke.50 urte beranduago Dulcie Septemberren elkartasun mezua jaso genuen.

 

Aurten, Gernikaren suntsiketaren 70 urteak bete direnean oroimen ekitaldi xumea egin zaio Septemberri. Honela geratu da idatzia plaka oroigarrian: «Kolonialismoaren eta apartheidaren kontrako emakume borrokalaria, ANCko ordezkaria. Hegoafrikako poliziaren biktima. Parisen hil zuten herri zapalduen laguna. Gure laguna LXX urteurrenean».

 

AMANDLA!!(Xhosa edo  Zulu hizkuntzan  “Boterea” eta  apartheidaren kontrako  borroka oihua)