rssgaur8 logotipoa

HERIOTZA KABO BERDEN

XX. mendeak utzi zituen konpondu gabeko gaien artean, Afrikaren egoerarena da. Europako metropolien lapurreten ostean, deskolonizazio prozesuak nola eman ziren jakitea, funtsezkoa da egungo gatazka odoltsuak ulertzeko.

Honela, Kenya eta Chad ditugu prozesu horien ondorengo tamalgarriengatik, egun hauetan komunikabideetako hizketagaia. Kenyan, britaniarrek kontrola mantentzen jarraituko dute, eta berdin dio Kibaki edo Odinga nor nagusituko den, batak zein besteak boteretsuenen alde jokatzen bai dute. Chaden berdin, frantziarrek gobernuan dauden ustelen alde egiten jarraituko dute.

Kabo Berde aldiz, Afrikako kontinentetik kanpo egonik, horrelako anabasetatik kanpo geratu da. Askapen borroka bera, Guinean eman zen, Amilcar Cabral buru zuten matxinoek Portugalgo ejerzitoaren aurka borrokatu ostean.

Lasaia izan da beraz Kabo Berde. Halere, gizarte desegituratzeak, droga trafikoak, aberats berrien sortzeak, eta beste, Afrikako Estaturik “goxoenean” lapurretak handiagotzera eraman du. Praia hiriburuan, argindarrik gabeko kaleak ugariak dira eta horiek bihurtzen dira leku aproposak lapurrentzat.

Horrelako leku batean jaso zuen Endika Iztueta euskaldunak sekulako jipoia. Bi gaizkile arruntek lapurretan saiatu, Endika korrika hasi baino lurrera erori zen, besoa atera eta lurrean zela, jipoia jaso zuen. Itxuraz ez hain larria baina iduriz, bost egunetara heriotza eragin dioten zaurien iturburua.

Gogorra da Afrika, eta gogorragoa oraindik kanpo injerentziarekin. Kabo Berden portugaldar eta espainiarrak nahierara dabiltza, eta berdin beste Estatu zanpatzaileak Chad, Kenya nahiz beste Estatuetan. Afrika noiz utziko dute pakean?