rssgaur8 logotipoa

15 urte

Hamabost urte bete dira Ostiral Santuko Akordioa sinatu zenetik. Hamabost urte Euskal Herrian Lizarra-Garaziko Akordioa ahalbideratuko zuen Irlandako Foroa eratu zenetik. Eta badirudi atzo izan zela.

Ezker abertzaleak egindako hausnarketaren ondoren eta ETAk Alternatiba Demokratikoa plazaratu eta gero, estrategia berriari ekin zitzaion eta geroztik gatazkaren konponbidean murgildurik gaude.

Baina Irlandan bertan ere, Ostiral Santuko Akordioak ez zituen arazo guztiak konpondu, eta berriki Castlebarren Sinn Feinek ospatu berri duen Ard Fheis edo kongresu gorenean Gerry Adamsek nazio adiskidetzeko prozesu baten beharra aldarrikatu zuen. Irlandak zatitua jarraitzen du eta Sinn Feinek irlaren batasunaren alde lanean jarraitzen du.

Gatazkak konpondu ez ezik, eraldatu ere egiten dira. Hori diote adituek eta akademikoek ere. Nonbait arrazoia daukate. Arau berriak ezarri, norberaren eta bestearen arteko errespetuan  eta berdintasunean oinarrituak. Baina bakoitzak bere interes eta helburuak mantentzen ditu, haien artean kontrajarriak. Eta pixkanaka agertoki berri horretan hegemonia eskuratzeko borroka hasten da. Gurean batzuetan badirudi hegemonia dela batzuen buruan dagoen bakarra; arau horiek adostu gabe, noski. Herriaren beharretan baino norberaren interesetan bakarrik pentsatzen dute horiek.

Euskal Herriaz zer esan. Oraindik ere ez da inolako akordiorik erdietsi baina bide horretan goaz. Lortuko dugu. Eta akordioekin batera, lanean eta borrokan jarraitu beharko dugu. Dudarik ez izan. Burura datorkit bere hamabosgarren urtebetetzean euskal gazte erakunde batek eginiko kanpaina: «15 urte ta segi aurrera!».

This entry was posted on Osteguna, apirila 18th, 2013 at 10:04 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.