rssgaur8 logotipoa

Europa

Europa ez da bakarrik kontinente bat. Europa errealitate politiko bat da ere bai, Europar Batasunetik haratago doana. Oker gabiltza Europa eta Europar Batasuna nahasten ditugunean. Egia da EB dela egun Europan dagoen instituzio boteretsuena baina ez da bakarra. Euskal Herri berriko etorkizun politikoaz eztabaidatzen dugunean kontuan hartu behar dugu hori.

Europan badira bestelako sare, instituzio, eremu garrantzitsuak ere. Besteak beste eta batzuk aipatzearren, Europako Kontseilua, EFTA, Iparraldeko Kontseilua, EEA eta abar.

Euskal Herriari ere iritsiko zaio noizbait bere burua Europan kokatzeko unea, eta erabaki hori Europar Batasuneko kide izan ala ez baino konplexuagoa izango da. EBn bai-ez, eta berarekiko harreman mota kide ez izatea erabakitzen badugu: harremanik ez, akordio bilateralak (suitza bezala) edo EEAko kide izan (norvegia) beseteak beste. Europako Kontseiluko kide izan ala ez (bielorrusia da kanpo dagoen estatu bakarra), bestelako sareetan parte hartu edo ez (EFTA) eta abar.

eztabaida eta erabaki konplexuak dira, beharrezkoa denean hartu beharko dira. Ezin dugu ahaztu ere horrelako prozesuak ez direla “a la carta” izaten eta Euskal Herriak aipaturiko denekin eztabaidatu eta negoziatu beharko duela, besteak ere bere interes propioak bait dituztelako eta ez dutelako gureekin derrigorrez bat egingo. Guk nahi duguna eta lortu dezakeguna agian ez datoz bat

e