rssgaur8 logotipoa

14 urte

Aste honetan Irlandako bake akordioak 14 urte bete ditu. 1998Ko Apirilaren 10ean Ostiral Santuko akordioa adostu zutenean bazirudien Irlandako gaitz eta arazo guztiak egun batetik bestera konpondu zirela. Jonathan Powell-ek Europako Parlamentuan duela gutxi esan bezala, akordioa ez zen bidaiaren amaiera izan, hasiera baizik. Gatazka politikoen konponbide prozesuak hori dira, prozesu bat, zaila da hasiera eta amaiera zehazten. Alderdi gehienek bat egin zuten adostutakoarekin baina ez guztiek. Unionista aldean Democratic Unionist Party (DUP), Paisleyren alderdiak, alde batera geratu zen, eta abertzale irlandarren aldean zenbait talde disidente txiki ere ez zuten bat egin. Denborak baina bakoitza dagokion tokian jarri du.

DUP prozesuaren kontra azaldu zen hasieratik, errepublikar ordezkariekin hitz-egitearen kontra, mahai berean esertzearen kontra. Gerora DUP eta Sinn Fein Stormonteko gobernua elkarrekin kudeatzera pasa ziren. DUPeko ordezkariek hasierako garai horien haien jarreraren autokritika gordina egiten entzun ditut.

Errepublikar disidente talde gehienek prozesuaren kontra jarraitzen dute baina urte guzti hauetan ez dute jendartearen babesa eskuratzea lortu. Irlandar gizartearen gehiengoak bat egiten duelako gatazkaren konponbide prozesuarekin, eta akatsik akats, hasi eta urte guzti hauetan jarraituriko bidea begi onez ikusten duelako.

14 urte eta oraindik ere Sinn Feinek bere helburu estrategikoak lortu gabe jarraitzen du. Bidean baina tarteko helburu asko eskuratu ditu, eta irlandarren bizi baldintzak zeharo aldatu ditu, hoberako. Hala ere helburu estrategiko horiek lortzeko inoiz baino hobeago kokaturik dago. Egungo edo duela 50, 30 edo 14 urteko egoera alderatuz, argi dago errepublikanoen egoera eta aukera politikoak izugarri hobetu direla.

Askapen Mugimenduen bidea eta lana ez dira sekula amaitzen. Ez da garaipen eguna existitzen. Bideak ez du amaierarik, bidea bera delako bizia. Guztion artean, beste inorengan delegatu gabe. Irlandako prozesuak eragin handia izan du gure herrian, geroztik eta tarteekin, gure etxean ere gatazka konpontzeko saiakera etengabea egon da. jarraitzen du eta jarraituko duelako.

This entry was posted on Asteazkena, apirila 11th, 2012 at 8:26 pm and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.