rssgaur8 logotipoa

Demokraziaz

Duela gutxi jakin dugu Islandian lehen ministro ohia epaitua izango dela krisiaren egin zuen gestio txarra dela eta. Ez da Islandiatik datorkigun berri bakarra. Omen, erreferendum bidez haien kanpo zorra ez ordaintzea erabaki zuten ere, eta konstituzio berria prestatzen ari dira. Herritarren parte hartzearekin. Uste nuen konstituzioak alda ezinak zirela. 

Duela gutxi ere Irlandako gobernuak jakinarazi du martxan jarri nahi zuen Austeritate tratatuaren inguruan erreferenduma burutuko duela. Jendarteak babesten badu aurrera, bestela beste ideia bat garatu beharko dute agintari irlandarrek. Uste nuen horrelako erabakiak ezin zirela jendarte mobilizazioarekin aldatu.

Eskoziak erreferendum bat burutuko du 2014ean independente bilakatu edo Erresuma Batuko partaide izaten jarraitu nahi duen erabakitzeko. Abertzale eta unionistek bat egiten dute gauza batean. Herriak erabakitakoa errespetatuko dute batzuek eta besteek. Uste nuen estatuak zatitu ezinak zirela.

Txipren ere duela gutxi erreferendum bat burutu zen Kofi Annan-en bake plana martxan jartzeko edo ez. Herritarren gehiengoa kontra bozkatu eta planak zakarrontzian amaitu zuen. Pentsatzen nuen bake prozesuen beharrik ez zegoela munduan.

Demokrazia ariketa horren nabarmenak etxe ondoan gertatzen ari direnean zaila egiten zait estatu espainiar eta frantziarraren jarrerak ikustea. Ezinezkoa ulertzea. Ariketa berdintsuak demokratikoagoak izateaz gain gure herriak bizi duen gatazka konpontzen lagunduko lukete. Badago jarrera hau ulertu arazteko arrazoi bakar bat: Frantzia eta espainia ez dira demokratikoak eta herritarren erabakiaren beldur dira.

Galdetu aldiz espainiar eta frantziar gobernuei eta erantzun argiago bat emango dizute: Islandia, irlanda, Eskozia eta Txipre irlak dira eta irlak diren einean ezin dira batere Euskal Herriarekin konparatu.