rssgaur8 logotipoa

Ingalaterrak autonomia?

Erreferendum bat burutzeko Eskoziak hartu duen erabakia debate interesgarriak piztu ditu Ingalaterran eta munduko beste hainbat tokitan.

Zenbait politikari, kazetari, iritzi sortzaile “Britanikori” aspaldi irakurri eta entzuna diet Ingalaterrak Parlamentu eta gobernu propioak behar dituela. Ipar Irlanda, Eskozia eta Galesekin konparatu ezkero desabantaila nabarian aurkitzen omen da Ingalaterra, hiru hauek euren berezko gobernu eta parlamentua izateaz aparte Erresuma Batuko Westminsterren ere parte hartzeko eskubidea dutelako. Ingalaterra aldiz ez dauka berezko instituziorik, nahiz eta hiru hauek bezala nazio, herri ezberdin bat izan arren.

Teoria eta eskakizun honek badauka bere logika, baina unionisten ikuspegitik horrelako erabaki batek Erresuma Batuaren desagertzea azkartuko luke. Norberak bere instituzioak baldin baditu, eta kudeaketan ondo badoakie (eta ongi doakie), gero eta eskuduntza gehiago bereganatzen saiatuko da, eta azkenean “Batasunaren” logika eta beharra desagertuko litzateke.

Euskaldunek Eskozia inbidiarekin begiratzen dugu. Beste estaturik gabeko herri askok ere. Zer egin dute haiek gu baino erabakitzeko eskubidea onartua izateko. Gure kasuan are gehiago, biak Europan egonda. Baina konparazioak egiten hasita iruditzen zait klabea edo ezberdintasun nagusia ez dagoela eskoziar eta euskaldun abertzaleen estrategia eta taktika ezberdinetan baizik eta Erresuma Batua eta Espainia eta Frantzia arteko demokrazien konparaketan. Hor dago ezberdintasun nagusia.

Egunkari Britaniko batean irakurrita: David Cameron historiara pasa daiteke Eskozia Ingalaterratik banatzera bultzatu eta Ingalaterra Europatik banatu duen gizona bezala.  Hala bedi, eta bidean Irlandaren batasun akta sinatu dezan ere.