rssgaur8 logotipoa

Negoziazioak Belgikan

Belgikan, gobernua osatzeko flandestar eta walloniarren arteko negoziazioak ez omen doaz ondo. Errazak izango zirenik ez zuen inor aurre ikusten, baina akordioa lortzea posible izango zutela uste nuen. Oraindik ere aukerak badituzte. Gogoratu bestela, duela urte gutxi 6 hilabete eman zituztela negoziazioetan gobernua osatu ahal izateko.

Bart de Wever, hauteskundeak irabazi eta berehala emandako prentsaurreko batean proposamen esku zabala bota zuen. Lehen ministro postua eskaini zion walloniar sozialista alderdiari, estatuaren erreformaren truke. Ondoren eragile politiko walloniar asko estatuaren erreformaren beharraz hitz egin zuten, eta de wever inguruko diskurtsoa lasaitu zuten.

Bazirudien beraz, negoziazioak aurrera egin zezaketela, eta akordio historikoa ikusiko genuela. Hala ere negoziazioak aurrera joan diren heinean eta gero eta alderdi gehiago inplikatu direnean gauzak zailtzen eta moteltzen hasi dira.

Baina, Belgikan hainbat jendek esaten duen bezala, flandestarrak eta walloniarrak elkar ulertzera eta akordioa lortzera kondenatuak daude. Akordiorik ez badago, panorama politikoa asko zabaltzen da, eta agertoki guztiak aukera bezala agertuko lirateke, Belgikaren desagerpena barne.

Berriz ere hauteskundeak antolatu beharko lirateke, emaitzak bata eta bestaren posizioak indartuko lituzkete, eta negoziazio berriak oraingoak bezain zailak izango lirateke.

Konfrontazio politikoa eta talde ezberdinen artean sortzen diren arazoak konpontzeko orduan, metodologia egoki bat aplikatzea oso garrantzitsua da. Belgikan ematen ari diren negoziazioak badute arazo inportante bat nire ustez. Bi herrien arteko etorkizuneko erlazioa nolakoa izango den erabakitzen ari dira, baina era berean gobernu bat osatu behar dute eta Belgika bera aurrera atera. Lehenak, bi herrien arteko akordioa, prozesu luze baten beharra dauka. Bigarrena aldiz, gobernua osatu, prozesu azkarra izan behar da. Hor dago arazo larrietako bat, metodologikoa.

This entry was posted on Osteguna, uztaila 22nd, 2010 at 12:10 pm and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.