rssgaur8 logotipoa

Flandestar eta Irlandarrak

N-VAk irabazi ditu Belgikako hauteskundeak. Bart de Wever informadore izendatu dute, eta negoziazioak hasi dituzte jada gobernu koalizio berria osatzeko. N-VAk nahiko argi adierazi ditu bere helburuak.

Lehen ministro postua eskaini diete Waloniar sozialistei estatuaren erreformaren truke. Hamarkadetan ez da waloniar lehen ministrorik egon Belgikan, eta imajinatzen dut tentaldi handia izango dela beraientzat. Noraino? Laster jakingo dugulakoan nago.

Igandean Ezker Abertzaleak eta EAk Bilbon sinatu zuten akordio estrategikoaren ekitaldian N-VAko diputatu batek parte hartu zuen, Sinn Feineko ordezkari bat eta nazioarteko beste hainbat delegaturekin.

Harreman estrategikoak nazioarteko hainbat eragileren babesa jaso izana garrantzi handia dauka. Are gehiago babesa eman dioten horien artean Flandestar eta irlandarrak daudenean. Irlandarrak gatazkaren konponbidea eta konfrontazio politikoan daukaten esperientzia oso baliagarria izan dakiguke. Ezin ahaztu ere pixkanaka garatu duten programa politikoari esker, Irlandaren iparraldean alderdi bozkatuena izatea lortu duela. Stormont gobernuko kidea da. Eta flandestarren eredutik ere asko dira aztertu beharko genituzkeen gaiak. N-VA alderdiak %3a izatetik alderdi bozkatuena izatera pasa da 10 urte baino gutxiagotan. Flandestar gobernuan dago, eta ziurrenik Belgikako gobernuan ere izango da. Ezin da ahaztu ere Belgikak Uztailaren 1etik Europar Batasuneko lehendakaritza hartuko duela 6 hilabetez.
Babes oso kualifikatuak dira biak, dudarik ez dago.

Pat Rice, Walter Luyten eta beste hainbat irlandar eta flandestar datozkit burura. Irlandarrak eta Flandestarrak euskaldunen lagun izan dira urteetan. Garai txarretan eta onetan.