rssgaur8 logotipoa

29an Bruselara

Eskubide zibil eta politikoak Euskal Gazteriarentzat, Freedom for the Basque Country lemapean , manifestaldia antolatu du GaztEHerriak Bruselan Maiatzaren 29an.

Gazteak dira gure herriaren etorkizuna, haien esku dago aldaketa politikoa, eta beraiek izango dira gure herriaren nondik norakoak kudeatu beharko dituztenak. Horregatik egon dira, daude eta egongo dira beti estatuen jo puntuan. Hala ere, Euskal Herriko gazte mugimenduak urteetan erakutsi du traba guztien gainetik kapaz dela proiektu aurrerakoiak eraikitzeko.

Beste hiru euskal manifestaldi oroitzen ditut nik Bruselan. Azkena 2002an, eta oraingoa bezala gazte mugimendua deiturik. Baina aurretik ere, Bai Independentziari kanpaina eta preso politikoen eskubideen alde antolaturikoak. Estrasburgora ere 2006ean hurbildu ginen, orduan Europar Parlamentuak gure herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbidearen aldeko deklarazio bat adostu baitzuen.

Duela zenbait aste, Brian Currinek, Europako Parlamentuan ere, Bruselako Deklarazioa aurkeztu zuen. Azken 5 urteetan Friendshipak egindako lana ezaguna da gure herrian.

Eta esan bezala, Maiatzaren 29an Bruselara bueltatu beharko gara, gure eskubideen defentsan berriz ere.

Tamalez Europar Batasunak beste alde batera begira jarraitzen du, gure herrian gertatzen direnak Marten gertatuko balira bezala. Nekez lortuko du Europar Batasunak legitimitaterik nazioartean bere etxe barruko gatazkak konpontzeko gai ez den heinean. Nazioartean gero eta gehiago dira haien ahotsa altxatzen ari diren pertsonak, eta egunen batean Europar Batasunak euskal gatazkaren konponbideari heldu beharko dio.

Bitartean, Bruselara bueltatu beharko gara, bere kale grisetatik gure eskubideen alde egitera, eta bide batez, zergatik ez, garagardo gozo batzuk dastatzera.

This entry was posted on Asteazkena, maiatza 12th, 2010 at 2:43 pm and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.