Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuan hauteskunde orokor eta munizipalak ospatuko dira Maiatzaren 6ean. Gordon Brown eta David Cameron dira hautagai nagusiak alderdi laborista eta kontserbadorea ordezkatuz hurrenez hurren.
Duela hilabete batzuk nahiko argi zirudien David Cameron bilakatuko zela datozen urteetako lehen ministro britaniarra. Horrela zioten inkesta guztiak. John Major izan zen azken lehen ministro kontserbadorea. 1997urtea geroztik egondako lehen ministroak laboristak izan dira. Tony Blair eta Gordon Brown.
Oraindik ere argi dirudi David Cameronek hauteskundeak irabaziko dituela, baina horren argi ez dagoena, gobernua osatzeko behar besteko garaipena lortuko duen da. Eta ez badu lortzen, orduan beste alderdi batzuk izandako emaitzak, bereziki Liberal Demokratena, berebiziko garrantzia izan dezake. Erabakiorra suerta liteke.
Liberal Demokratek argi utzi dute dagoeneko. Ez dute Gordon Brown buru duen Gobernu bat sustengatuko. Ez dute baina esan, gobernu laboristarik ez luketenik sustengatuko. Kontserbadoreen garaipena nahikoa ez bada, laboristek gobernua osatzeko ordaindu beharko luketen prezioetako bat Gordon Brownen burua da. Gordon Brown-en hautagaitza baztertu eta berria aurkeztu, eta susmoa daukat hori egiteko arazo handirik ez luketela izango.
Bi alderdi nagusien arteko diferentzia oso txikia bada, orduan, ordezkaritza txikiagoa daukaten alderdiek erabaki zezaketen gobernuaren etorkizuna. Ipar Irlandako alderdi unionistek, tradizionalki, alderdi kontserbadorearen alde agertu izan dira. Sinn Fein ez du Westminsterreko parlamentuan parte hartzen nahiz eta hauteskundeetara aurkeztu. Eskoziar SNP, Galestar Plaid Cymru izan daitezke giltzak, baina garesti salduko lituzkete haien botoak…
Apustu gehienen arabera David Cameron izango da datorren Lehen Ministroa Erresuma Batuan. Hala ere, faborito izateak ez du garaipena ziurtatzen.
This entry was posted on Asteazkena, apirila 14th, 2010 at 8:55 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.