rssgaur8 logotipoa

Irlandar Batasuna

 Sinn Fein alderdiak Irlandar Batasunaren inguruko konferentzia antolatu du Londonen aurreko larunbatean, Otsailak 20.

 Oso konferentzia mamitsua izan zen eta mota eta alderdi guztietako hizlariak batu zituen. Sinn Fein kideetaz aparte Westminsterreko hainbat diputatuk, hala nola Jeremy Corbin, John McDonneld, Diane Abot eta beste askok, Londoneko alkate ohia den Ken Livingstone, Hego Afrikako ordezkariak, Irlandako beste alderdi batzuetako kideak (SDLP, Unionistak), idazleak, kazetariak, akademikoak eta abar.

 Sektore ezberdineko jendea, ikuspegi ezberdinetatik gai berdintsua lantzeko: Irlandar Batasuna.

Ondorio orokorra argia izan zen. Bake prozesuaren ondorioz lorturiko eskenatoki demokratikoa, eta honeri loturiko devolution prozesua martzan daudela, Irlandar batasuna gelditu ezineko prozesua da.

Debatea ondorioz batasun hori nola gauzatu eta nola martxan jarri inguruan izan zen. Nola egin unionistak ere batasun prozesu hori haien onurako prozesu bezala ulertzeko eta ez haien kontrakoa.

Interesgarria oso. Polita da, horrenbeste urteko borrokaren ondorioz Irlanda bezalako herri batek, bere etorkizuna erabaki eta eraikitzeko instrumentuak dituela ikustea. Eta instrumentu horiek Irlandaren onurako nola erabili behar diren da haien koska nagusia. Borroka ez da amaitu, baina beste parametro batzuetan kokatua dago. Ez da erreza ez laburra izango, gorabehera asko izango ditu, baina argi dago bide onean daudela eta lehenago edo beranduago Irlanda batu bat egongo dela.

Gure herriari ere eskenatoki demokratikoa eraikitzeko unea heldu zaio. Ez da prozesu erreza ez eta laburra izango, zailtasunez beterik egongo da bidea, baina helburua argi izanda aurrera pausuak ematea dagokigu. Izan bedi.

The Spanish Inquisition

Aurreko artikuluan aipatu nuen Fundacion para la libertad taldeak Europako Parlamentura etorri zela, Euskal Herrian bizi den egoera “azaltzera”.  Bada, jaso ditudan informazioen arabera haien bisita nahiko desastre izan zen, eta aurreko egunetan hainbat espainiar komunikabideetan azaldu zutenaren kontra EZ ziren Friendshiparekin bildu. Egia esateko Parlamentuko inor gutxirekin bildu ziren egun horietan.

Berdin zitzaien baina. Haien helburua ez baitzen, esan zutenaren kontra,  europar politikariei “EGIA” azaltzea, baizik eta Espainiako prentsan zerbait egiten dutenaren berri ematea. Eta haien helburua lortu zuten. Espainiar komunikabideek esandakoa entzun ezkero bazirudien lobby lan izugarria egiten ibili zirela. Jendearekin bilduz, argudio politikoak erabiliz, konbentzitzen azken finean.

Aurreko astean ere zurrunbiloa suertatu da Financial Times-ek espainiar estatuari buruz esan dituenen inguruan. Artikuluaren harira eta ondoren espainiar agintariek FT egunkariari egin dioten bisitaren berri ikusi dut espainiar komunikabide guztietan. “Espainiar Armada”  Londonen desenbarkoa egiten, duela mende batzuk Spanish Fury antzera.

Errealitatea aldiz bestelakoa da, eta antzekotasun handiagoak dauzka Monty Python famatuak horrenbeste aldiz errepikatu zuten Spanish Inquisition esketxarekin.

Nazioarteko lana espainiar estatuan lortzen duten prentsa jarraipenaren arabera neurtzen dute.

Donostian antolatu duten Europar Batasuneko ministroen bilera informala hau guztiaren adibide ona da. Teleberrin denbora gehiago eskaini diote ministroek jango zuten menuaren berri emateari adostu dituzten gaiak azaltzeari baino.

Europar batasuneko ministroek haien herrietara bueltatzen diren bitartean eta Nazio Batuek eskatu bezala, Karmelo Landa kalean da, hori bai, 50.000 euroko fidantza ordaindu eta gero…