rssgaur8 logotipoa

Fundacion para la Libertad?

Euskal Herrian ezker abertzaleak daraman barne eztabaida, eta bereziki honek izan ditzakeen ondorioak eta sortu dezakeen agertokiaren beldur da espainiar gobernua. Euskal Herrian Espainiar gobernuak azken hilabeteetan garatu duen jarduera errepresiboa horren adierazle argia da.

Gero eta argiago geratzen ari da ere nazioartearen esku hartzeari espainiarrek dioten beldur ikaragarria. Eskozia, Ipar Irlanda, Faroe, Groenlandia eta beste hainbat tokitan posible dena ilegala ei da Euskal Herriarentzat. Hots, autodeterminazio eskubidearen aplikazioa, gatazken konponbide politiko eta demokratikoa ez dira formula baliagarriak Euskal Herriarentzat.

Estatu Espainiarrak nahiagoko luke Erresuma Batua edo Eskandinaviar herriak beharrean  Sri Lanka eta Turkia Europar Batasuneko kide izango balira.

Estatu espainiarrak badaki nazioartearen esku hartzea haien interesen kontra doala. Ezker abertzaleak defendatzen dituen bideak nazioarteko eredu eta praktikan oinarrituak direlako.  Eta hori ekiditeko bidean izugarrizko lobbya egiten dute.

Espainiar prentsak azaldu duenez espainiar diplomaziak Suitzan eta Londonen gatazkaren konponbidearen alde burutu behar ziren ekimen ezberdinak eragotzi ditu.

“Fundacion para la Libertad” deritzon taldea Europako parlamentuan egon da gaur, “Ezker abertzaleak garatu dituen harremanak oztopatu” eta bereziki “Friendshipa sortu ez dadin” helburuekin.  Berandu dabiltza zioen Ruperren kantuak  eta halaxe da…

Argi dago Nazioarteak eta bereziki Europar Batasunak berebiziko papera joka zezakeela Euskal Herriko gatazkaren konponbidean. Argi dago ere orain arte ez duela dagokion papera jokatu eta espainiar tesien alde lerrokatu dela. Espainiar gobernuak izugarrizko presioak burutzen ditu kanpoko inor haien “oilategian” muturrik sartu ez dezan.

Baina azken urteetan ezker abertzalea eta espainiar gobernuak adierazi dutenez 2006ko prozesuan nazioartearen parte hartzea bermatu zen, eta ondorioz euskal gatazkaren konponbidea nazioarteko agendan kokatu zen. Behingoz. Hasitako bidea jarrai dezagun…

This entry was posted on Asteazkena, urtarrila 27th, 2010 at 4:34 pm and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.