rssgaur8 logotipoa

Anderlecht-Athletic

Otsailaren 25ean jokatuko da Anderlecht – Athletic partida Bruselan.  Urteak daramatzat Bruselan, eta bigarren aldiz Athletic ikusteko parada izango dut. Aurretik, 2004ko Abenduan, Liejako Standard-aren kontra biziki gozatu nituen giroa, parranda eta partida bera. Nola ez, 1 eta 7 irabazi zutenean bilbotarrak. Zazpiak bat! izan zen gau hartako lema nagusia.

Aurten aldiz Bruselan jolastuko dute.  Ez dut uste 2004ko emaitza errepikatuko denik. Anderlecht lehena doa Belgikako ligan eta nahiz eta liga hau oso gogorra ez izan  talde ona daukate eta Athletic-eko jokalariak gogoz borrokatu beharko dute irabazi ahal izateko. Ziur milaka bilbotar hurbilduko direla partidaz gozatzera.Atzerrian bizi zarenean horrelako partidak aukera paregabeak dira herri mina asetu eta aspaldiko lagun eta ezagun mordoa berriz ere ikusteko.

Hemengo lagun gehienak Anderlechteko zaleak dira eta horrek morbo handiagoa ematen dio partiduari. Zirikatzen hasi zaizkit jada, Anderlecht ez dela Standard, eta errez irabaziko digutela. Eta badakizue, euskaldunei errez berotzen zaigu burua eta ahoa ere. Bilbotarrek gainera harrotasun fama daukate euskaldunen artean. Nire defentsan, aitortu beharra daukat ez naizela bilbotarra nahiz eta Athletic zale amorratua izan.

Nazioarteko politikan gertatzen direnak ditu aztergai zutabe/blog honek. Hala ere, Bruselako bazter eta zulo gehienak ederki ezagutzen ditut, eta Bilbotik etorriko den jendetza gogoan datozen asteetan Bruselako gida txiki bat argitaratuko dut blogean, Bruselan diren taberna, jatetxe polit eta berezienak aipatuz, partidua ikusten hurbiltzen zaretenean nora joan jakin dezazuen.

Eta otsailean Bruselara hurbiltzen zaretenean, hemen aurkituko nauzue, suaren gainean dantzan…

This entry was posted on Asteazkena, urtarrila 13th, 2010 at 10:31 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.