rssgaur8 logotipoa

Norvegiar Hauteskundeak 2

Irailaren 14ean burutu ziren hauteskundeak Norvegian. Gerta zitekeenaren inguruan aritu gara aurretik ere. Ez da sorpresa handirik gertatu. Gobernua osatzen zuen hiru alderdiko koalizioak gehiengoa lortu du berriro ere. Hirukote hau alderdi Sozialdemokrata, Ezker Alderdia, eta Zentru alderdia osatzen dute. Zoritzarrez  Ezker Alderdiak 2005ean baino 4 diputatu  gutxiago lortu ditu. Koalizio barruan ezker alderdiak izango duen inzidentzia txikiagoa izango da ondorioz.  Zentru alderdiak diputatu  berdinak lortu ditu, eta sozialdemokratak 3 diputatu gehiago. Eskuinak goraka egin du hauteskundeetan baina ez ditu behar bezain beste bozka lotu. Norvegia Sozialdemokraziaren zuzendaritzapean jarraituko du, ohitura jarraituz, eta hiru alderdi hauen arteko koalizioa errepikatuko da. Hauteskunde aurretik inkestek esaten zuten Rodt alderdi ezkertiarrak diputatu bat lortuko zuela, baina azkenean parlamentutik  at jarraituko du. Norvegian alderdi iraultzaile baten diskurtsoak ez ditu jarraitzaile asko lortzen. Ongizate estatuak iraultzarako grina itzali egiten du nonbait. Hala ere Ezker Alderdia, Rodt eta Alderdi Sozialdemokrataren artean bozken %42,9a lortu dute. Ez dago gaizki, Europan eta eskandinavian dagoen eskuinarako joera kontuan hartu ezkero. Norvegiar hauteskundeekin batera Sami hauteskundeak burutu dira.  Hauteskunde hauetan ere Alderdi Laboristak lortu ditu diputatu gehien. Sami Alderdi Laborista Norvegiar Alderdi Laboristaren parte da. Zaila dirudi Gobernu zentralaren interesen kontra ezer egingo dutenik. Nik behintzat ez dut uste. Baina, esan bezala, hori izan da Samiek hauteskundeen bidez erabaki dutena. Izan bedi.

Armando Chavarriaren erahilketa

Maiz idatzi izan dugu Guerreroko estatua dela Mexikon dagoen txiroenetakoa (Oaxaca eta Chiapasekin batera). Zihuatanejo, Huatulco edo Izatapako hondartzak eta olatuak ere hor daude, baina  orohar, estatu txiroa da.

Abuztuak 20an, PRDkoa zen Armando Chavarria, Guerreroko Parlamentuko Lehendakaria hamaika tiroz erahil zuten, etxetik ateratzen zenean. Bizkarzaina Chavarriaren emaztea zaintzen ari zen eta bakarrik zegoen tirokatua izan zenean. Chavarria zen PRDko hautagaia Estatuko Gobernadore posturako (inkestetan nabarmen garaile).

Halere, Torreblanca egungo Gobernadorearekin sekulako lehia zuen Chavarriak. Torreblanca, PRD eta eskuineko PANen baturatik sortutako hautagaia izan zen. PRIren aurka egindako koalizioak hauteskundeak irabazi zituen, baina askotan gertatu ohi den bezala, PRIk erabilitako jukutri guztia errepikatzera iritsi ziren mandatari berriak.

Chavarria, Guerrero Ikasleen Elkarteko liderra izan zen duela 31 urte; Ruben Figueroa gobernadore beldurgarria izandakoa zegoen garai horretan agintean eta politika egiteagatik ehundaka gazte bahitu eta desagertarazi zituzten garai horietan. Egun Torreblancak ordezkatzen dituen botere ekonomiko eta mafiosoen etsairik handiena zen.

Guerrerotik iristen zaizkigun informeak ezin etsigarriagoak dira. Poliziak ez du ikerketarik zabaldu, erahilketa gertatu eta 2 ordutara iritsi ziren … Aguas Blancaseko sarraskian inplikatuatakoak edota Juarezko Kartelarekin harremana izan duten pertsonaiak daude Guerreroko Justizia eta Barne Sailean, eta ez dago inolako interesik erahilketa ikertzeko.

Guerreroko Estatuan hauteskundeak 2010n edo 2011n izango dira (epaibideetan dago hautes eguna!), baina PRIko sektore batzuk ohi duten bezala, kanpaina urte bete lehenago hasi dute. Chavarriaren erahilketa eta gero, PRI da orain, gobernazioarekin egiteko lehen hautagaia.