rssgaur8 logotipoa

Krisiaren eragina Kuban

Munduak bizi duen krisi ekonomikoak, Kuban ere bere eragina du. ALBA osatzen duten herriak, krisiari aurre egiteko hobe kokatuta badaude ere, krisiak eragiten diela argia da. Ikusi besterik ez dago petroleoaren nazioarteko prezioak zer nolako eragina duen Venezuelan.

Kubak arazo ezberdinak ditu. Batetik, oso ondo exportatzen zuen nikelaren nazioarteko prezioaren gainbehera; bestetik, rona eta zigarroen esportazioa gutxitu da; azkenik, turismoa ere nabarmen jeitsi da. Egoera honi, aurreko urteko bi hurakanek utzitako kalte eta zulo ekonomiko izugarria gehitu behar zaie.

Guzti honek ondorioak izan ditu, eskoletan haurrei eta gazteei ematen zaien janaria gutxitu egin bai diete. “Garai Berezia” bezala ezagutua izan zen epean (SEBSen gainbehera osteko urteak) baina larriago dago Kuba elikagai aldetik. Bide beretik, nazioarteko enpresa ezberdinek ezin izan dute azken 6 hilabetetan haien dirua atera bankuetatik ez eta ezertarako erabili. Omen, mila milioi dolarretako zuloa azaldu da Kubako ordainketak eguneratzeko orduan.

Egoera honi aurre egiteko, Fidel bezain sozialista den Raulek, deszentralizazio neurriekin aurrera jarraituko du. Berriki, ministeritza bakoitzarengan delegatu du dibisen kontrola. Alegia, Ministeritza bakoitzak izango du bere arloko negozioen gaineko diruaren kontrola.

Raulek beste bizitasun bat eman nahi dio estatuari, bermoldaketa estrukturetan eta erantzunkizunetan. Asko sinplifikatzea den arren, Alderdi Komunista eta Ejerzitoaren arteko ezberdintasuna horretan datza, ejerzitoa askoz ere pragmatikoagoa dela.

Kubak sozialista izaten jarraituko du, baldin eta 50 urtetan sortu diren burokrazia arazoak konpontzen baditu, bere jendartearen bizitza kalitatea hobetzeko. Eta noski, naturaren garapenaren ondorioz hiltzen joango diren militanteen ordezkapen egokia bilatzen badu.

CAMPACC

Campaign Against Criminalising Communities (http://www.campacc.org.uk) edo Komutinateen Kriminalizazioaren Kontrako Kanpaina, Londonen lan egiten duen eragile soziala da.

Haien helburua Terrorismoaren kontrako aitzakiarekin indarrean jarri diren hainbat legeren kontra egitea da. Lege hauen erabilpen praktikoek oinarrizko hainbat eskubideen kontrakoak dira haien ustez.

Disidentzia politikoa, antolakuntza eta elkartasuna defendatzen dituzte. Oso lan eraginkorra burutu dute azken urteetan. Abokatu elkarte, intelektualak, diputatuak, eta beste hainbat sektoreekin harremana dute. Zenbait legeren kontrako egin duten kanpaina lege hauek bertan behera gelditzea ekarri du.

Haien azken ekimena Haldane (abokatu sozialisten elkartea), State Watch eta Basque Solidarity Campaign elkarteekin batera burutu du. Londoneko lege eskolan bi seminario burutu dira Euskal Herria eta Ipar Irlanda : Autodeterminazioa, legez kanporatzeak eta giza eskubideak Europan izenburuarekin. Lehenengoak gatazka konponbidea eta autodeterminazio eskubidea landu ditu, bigarrenak legez kanporatzeak eta giza eskubideak Europar Batasunean.

Akademikoak, politikariak, abokatuak, kazetariak, aktibistak hurbildu dira hitzaldietara.

Gatazka konponbidea, irlanda euskal herria arteko konparaketa, estrasburgoko sententzia, europako hainbat estatutan estaturik gabeko herriekiko egiten den kudeaketa demokratikoa (Faroe, Groenlandia Danimarkan adibidez), hainbat gai landu izan dira, horretarako beharrezkoak diren adituen laguntzarekin.

Etxera itzuli eta Europar Parlamentuko lehendakari berria hautatu dutela irakurri dut. Jerzy Buzek kontserbadore polakoa. Ez dirudi gatazken konponbide demokratikoan sinisten dugunontzat berri ona denik.

CAMPACC bezalako eragileak beharko dira Europa osoan zehar, gurea bezalako gatazka konpondu nahi badugu.