rssgaur8 logotipoa

Konponbidea?

Duela urte batzuk maiatzaren 1a Zurichen “ospatzen” ari nintzela ikusi nituen lehenengo aldiz. Zuricheko kaleetatik zioan manifestaldi jendetsuaren artean Tamilen diasporak osaturiko zutabe jendetsu bat pasa zen nire aurretik. Aitortu beharra daukat, haien diziplina eta seriotasuna harritu ninduten. Gerora ere gehiagotan ikusi ditut.

Denon ahotan dago azken asteetan. Sri Lankako gobernuak garaipen militarra aldarrikatu du aste honetan bertan.

Baina, horrelako gatazketan garaipen militarra posible ote da? Ez dut uste. Tamilen egoerak ez du inolaz ere hobera egingo. Tamil Tigreei militarki irabazi diete, baina Tamil Tigreak eta Tamil herriak urteetan aldarrikatzen dituzten eskubideak onartu gabe daude oraindik.

Gatazka politikoa bere horretan dirau. Egoera eta baldintzak aldatu dira baina. Finean Sri Lankako gobernuak ez duelako Tamil Tigreekin gatazka, Tamil herriarekin dauka.

Gatazka guztietan bezala, honetan ere bi bide baino ez daude konponbidea bilatu nahi bada. Lehenengoak ez du gatazka konpontzen, baina desagerrarazten du. Bide hau litzateke etsaiaren suntsipen fisikoa. Hau da, aztertzen ari garen kasuan, Tamil herriaren exterminazioa. Sri Lankako gobernuak azken urteetan bideratu duen politika ez dago ideia honetatik oso urrun.

Bigarrena, etsai edo arerio arteko elkarrizketa, akordio lorpena, eta akordioen betetzea dakar. Gatazka politiko eta armatua parametro demokratikoetan kokatu.

Ez dirudi Sri lankako gobernuak bigarren bide hau aukeratuko duenik. Ez dut uste ere tamil herri osoa desagerraraziko dutenik. Egia da ere Tamil Tigreen kontrako bataila irabazi dutela, baina ziur nago ere, etorkizunean gatazka politikoa konpondu ez ezik Tamil Tigre berriak agertuko direla. Denborak esango du.

Bitartean besarkada handi bat Tamil herriari eta aurrera bolie!!