rssgaur8 logotipoa

Farabundo Marti

Agustin Farabundo Marti, 1893ko maiatzak 5ean jaio zen. Gaztetatik lerratu zen ezkerreko mugimendu indartsuetan. 1920an Guatemalara deportatua izan zen, eta handik gutxira Mexikora erbesteratu behar izan zen, 1910eko iraultzari buruz asko ikasiz bertan (Villa eta Zapataren matxinada).

Guatemalara itzuli eta Ertamerikako Alderdi Komunistaren nazioarteko arduraduna bihurtu zuten. El Salvadorrera deportatua, eta hirugarren aldiz, Nikaraguara deportatu zuten. Handik AEBetara eta bueltan, Sandinorekin borrokatu zuen Nikaraguan. Garai hortakoa da bere esaldia: historia lumaz idatzi ezin denean, fusilaz idatzi beharko da. Mexikora itzuli eta Sokorro Gorrian parte hartu zuen, preso eta errepresaliatuen alde. 1932an, El Salvadorren diktaduraren aurkako matxinada eman zen, bortizki ezabatua izan zena. Urtarrilak 31ean, heriotzara kondenatu zuten gerra kontseilu batean. 38 urte zituela hil zuten, 5000 eta 30000 hildako utzi zituen sarraskiaren erdian.

XX. mendean El Salvador izan da urte luzeen diktadura pean egon den latinoamerikako herria (55 urte). Txiro eta aberatsen arteko banaketa ekonomikoa sekulakoa izan da. 2004. urtean, heriotza arrunten %47a haurrena zen.

Dakigun bezala, martxoak 15ean ospatu hauteskundeetan, FMLNk presidentziarako hauteskundeak irabazi ditu, eta Funes izango da bertako lehendakaria.

Sozialdemokraziaren intelektual guztiak hasi dira dagoeneko FMLNren norabidea baldintzatu nahiean.  El Pais egunkariaren ildoa honen adierazle da. Lehian dagoena zera da, zein politika ekonomiko burutuko du FMLNk, Argentina, Uruguay edo Brasilen ematen dena, edota Venezuela eta Boliviakoa?

Ertamerikan isuri den odol guztiaren ostean, hauteskunde bidez estatuak zuzentzera iristen direnean, herriaren alde edo elite ekonomikoak eroso sentiarazten mantenduko dituen politiken artekoa da eztabaida nagusia, eta ikusteke dago El Salvadorrek hartuko duen bidea. Baina Farabundo Martiren izena eramateak bidea argitzen laguntzen badu, herri xehearen alde egin beharko dute, oligarkia gogorrari aurre eginaz

This entry was posted on Asteazkena, apirila 15th, 2009 at 10:52 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.