Dibortzio eskubidea
Norvegiak duela urte batzuk Europar Batasuneko kide ez izatea erabaki zuen. Ziurrenik erabaki hori hartzeko arrazoi ezberdinak izango zituzten. Haien egoera ikusirik ez dirudi Batasunatik kanpo gaizki doakienik.
Duela gutxi, norvegiar lagun batekin garagardo bat hartzen ari nintzela, gai honi buruz hitz egiten hasi ginen. Berak aipaturikoaren arabera, arrazoi guztien artean, azkenean garrantzi gehien izan zuena zera zen. Europar Batasunan sartzea ez da zaila, Europar Batasuna uztea aldiz ia ezinezkoa. “Dibortzio” legerik ez omen dago onartua.
Sjurdur Skaale faroetarrak ere, duela gutxi esan zuen Garak argitaraturiko elkarrizketa batean, independentzia lortu ez ezik, ez duela begi onez ikusten Faroe Uharteak Europar Batasunean sartzea.
Eskandinaviar Herrietan, mugimendu ezkertiarren gehiengoa Europar Batasunaren kontra dago.
Gure egoera ezberdina da, inork galdetu ez badigu ere Europar batasuneko parte garelako, Estatu espainol eta frantsesak horrela erabaki dutelako. Ezker Abertzaleak Europar Batasunaren inguruan argitaratu dituen hausnarketa eta proposamen ideologiko ezberdinetan, ez du Euskal Herria Europar Batasunatik at aurreikusten. Aukera bezala ere ez. Europar Batasunako eredua errotik aldatu behar dela dio. Eta aldaketa hori ahalbideratuko duen aktoreetako bat bezala ikusten du bere burua.
Hala ere, nik Europar Batasuneko kide izatearen abantailak ez ditut horren argi ikusten. Badirudi baina bere burua Europar Batasunatik kanpo kokatzen duenak txoraturik dagoela. Fundamentalista bat ziurrenik.
Baina gogora dezagun, Europar Batasunatik at egotea erabaki duten estatuen artean Islandia, Norvegia eta Suitza daudela. Eta batasunean egonda ere, eszeptikoen direnak Eskandinaviar herriak eta Ingalaterra direla. Batasunaren defendatzaile sutsuenak aldiz Frantzia, Espainia, Alemania eta Italia…
This entry was posted on Asteazkena, apirila 1st, 2009 at 8:21 am and is filed under Europa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.